Hiru egunetan, 10 metro kubiko hondakin atera dituzte Oria ibaitik

  Ingurumena  Tolosa

Hiru egunetan, 10 metro kubiko hondakin atera dituzte Oria ibaitik

2003. urteaz geroztik ez zuen, Tolosako Udalak, halako garbiketarik antolatzen; guztira, 350 boluntario eta ikasle aritu dira, egunotan, uraren ingurunea garbitzeko lanean

Habia kutxak eraiki eta kokatzeko tailerra

  Ingurumena  Alkiza

Habia kutxak eraiki eta kokatzeko tailerra

Martxoaren 29an, asteazkena, 16:30etik 19:30era izango da Txoribox tailerra Alkizan.

60+ planetaren ordua, Alkizan

  Ingurumena  Alkiza

Alkizako Udalak Munduko Planetaren Ordua izeneko ekimenarekin bat egin du.

80 lagun bildu ditu Aralar Bizirik elkartearen martxak

80 lagun bildu ditu Aralar Bizirik elkartearen martxak

  Ingurumena  Tolosaldea

Aralar Bizirikekin igandean Lizarraustitik 80 pertsona abiatu ziren. «Aralarko paisaia eta lurraldearen eboluzio eta ondare arkeologikoaz informazioa jaso zuten» eta baita, «Goroskintxuko pistaren nondik norakoez eta inpaktuaz» ere. 

Oria biziberritzeko ale txiki-handiak

  Ingurumena  Tolosa

Ibaia garbitzen aritu da, goizean, herritar talde bat; astelehenetik asteazkenera bitarte, ikastetxeetako neska-mutilak ariko dira.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Gaueko animalikeriak

Erabiltzailearen aurpegia   Ingurumena

Gaueko animalikeriak

Badira animalia batzuk goiztiarrak direnak eta besteak gautarrak. Gu, larunbat gauak kenduta, animalia goiztiarrak gara, beraz, gure egunerokoan ere beste animalia goiztiarrekin topatzen gara. Hala nola, errepide alboko belardian dagoen zaldiren batekin edo gure autoaren gainekin igaro den bele beltz batekin, ezer gutxi gehiago, etxe atariko katu zaharrak kenduta. Bai, gure eguneroko bizi urbanita animali interesgarriz josita dago!

Aralarren behorrak epez kanpo daudela salatu dute

  Ingurumena  Tolosaldea

Aralarren behorrak epez kanpo daudela salatu dute

Enirio-Aralar Mankomunitateak araututakoaren arabera, Aralarren larreratzeko epea maiatzetik urtarrilaren bukaeraraino da, eta Landarlan elkartetik salatu dutenez, «badira arau hori betetzen ez duten behortzainak».

Mendi ibilaldia antolatu du Aralar Bizirik plataformak Goroskintxuko pista berrira

  Ingurumena  Tolosaldea

Pisten aurka dagoen plataformatik diotenez, «pista berriaren inpaktuak» ezagutzea da helburuetako bat.

Oria ibaia garbitzeko deia luzatu du Tolosako Udalak

  Ingurumena  Tolosa

Oria ibaia garbitzeko deia luzatu du Tolosako Udalak

Martxoaren 22a Uraren Nazioarteko Eguna da eta hori dela eta, udalak Tolosako Ingurumen Zentroarekin lankidetzan, Oria ibaiaren garbiketa gauzatuko du.


Kontsumo taldea osatzeko bilera

  Ingurumena  Anoeta

Kontsumo taldea osatzeko bilera

Martxoaren 15ean, asteazkena, 18:00etan Anoetako udaletxeko areto nagusian, barazki ekologikoen saskia jasotzeko taldea sortzeko proiektuaren aurkezpena egingo da.

 

Aktibatu jardunaldiak hartuko ditu Tolosak

  Ingurumena  Tolosa

Aktibatu jardunaldiak hartuko ditu Tolosak

Bizibiziki elkarteak antolatu ditu hitzorduak, bosgarrenez, eta izen-ematea zabalik da; Topic zentroan izango da

Batzar Nagusietan ez da eratuko Aralarri buruzko talde txostengilea

  Ingurumena  Tolosaldea

Batzar Nagusietan ez da eratuko Aralarri buruzko talde txostengilea

Batzar Nagusietako Ekonomia Sustapen eta Landa Garapeneko Batzordean Aralarren kudeaketaren inguruan talde txostengile bat osatzea eskatu zuen EH Bilduk, baina ez du aurrera egin proposamenak.

Landarlan elkarteak Arartekoari kexa helarazi dio Aralarko Goroskintxuko pistari buruz

  Ingurumena  Tolosaldea

Landarlan elkarteak Arartekoari kexa helarazi dio Aralarko Goroskintxuko pistari buruz

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Enirio-Aralar Mankomunitateko zuzendaritzaren jardunbideari buruz kexatzeko jo du ingurumen elkarteak Arartekora.

Landarlanek eta Eguzkik Saltarriko pista proiektua gelditzea eskatu diote Fiskaltzari beste behin

  Ingurumena  Tolosaldea

Eguzki eta Landarlan elkarteek Ingurumen Fiskaltzara txosten berria bidali dute, azken udazkenean Aralarko Goroskintxura eraikitako pistan, Saltarrirako lehenengo zatian, "sortzen ari den lurzoruaren higaduraz".

Naturkonek aldundiaren kudeaketa salatu du

  Ingurumena  Tolosaldea

Naturkonek aldundiaren kudeaketa salatu du

Gipuzkoako natur eta ekologista taldeen koordinakundeak Aralar Natura-Parkearen natur baliabideak babesteko eskatu dio aldundiari.

Egurraren bueltan

  Ingurumena  Tolosa

XXII. Zuhaitz Azokak hartu du gaur, Trianguloa. Era guztietako zuhaixka, zuhaitz eta landareak ikusi eta erosi ahal izan dira. Tolosako erdigunean mintegi erraldoi bilakatu da eta Euskal Herri osoko ordezkariak izan dira bertan. Era berean, Don Bosco paper eskolakoak ere bertan izan dira eta mikroskopioak eraman dituzte egurraren egitura ikusi ahal izateko. Ingurumen Zentrokoek argazki erakusketa bat jarri dute eta jokoak prestatu dituzte haurrentzat. Zuhaitzak nola kimatu ikasteko aukera ere egon da.

»» Ikusi argazki guztiak (35)

Elkarretaratzea Aralarko kudeaketa «traketsa» salatzeko

  Ingurumena  Tolosaldea

Gipuzkoako hainbat talde ekologista biltzen dituen Naturkon koordinakundeak elkarretaratzea deitu du larunbaterako, hilak 11, 12.00etan, Donostiako Gipuzkoa Plazan. Foru Aldundia Aralar Natur Parkean egiten ari den kudeaketa «traketsa, baldarra, desegokia eta arriskutsua» salatuko dute.

Trianguloa jardin erraldoi bilakatuko da larunbatean

  Ingurumena  Tolosa

Trianguloa jardin erraldoi bilakatuko da larunbatean

XXII. Zuhaitz azoka hartuko du asteburuak eta, postu eta landareekin batera, hiru ikastarok osatuko dute aurtengo berrikuntza

Oiduegiko txabola erreta azaldu dela-eta urgentziazko bilera egingo du mankomunitateak gaur

  Ingurumena  Tolosaldea

Oiduegiko txabola erreta azaldu dela-eta urgentziazko bilera egingo du mankomunitateak gaur

Oiduegi mendizale txabola, Enirio-Aralarko lur komunetan dagoena, “nahita” su eman eta kiskali dutela diote hainbat elkartek eta sindikatuk sare sozialetako mezuen bidez, Goierriko Hitza-k jaso duenez.

Gipuzkoako Diputazioak diruz lagunduko ditu Aralarko pista berriak

Erabiltzailearen aurpegia   Ingurumena

Gipuzkoako Diputazioak diruz lagunduko ditu Aralarko pista berriak

Bi milioi euro bideratuko dituzte Enirio-Aralarko kudeaketa planera, eta horren zati bat, pista berriak egitera. Abeltzainen lanaren bideragarritasuna eta etorkizuna "bermatu" egin behar direla esan du Imanol Lasa bozeramaileak.