Zuberoako inauteria Aiztondon

  kultura  Aduna  Alkiza  Asteasu  Larraul  Zizurkil

Zuberoako inauteria Aiztondon

Zuberoako inauteriak herrira ekartzeko lanean ari dira Aiztondo bailaran. Maiatzaren 7an dute eguna.

Udaleku irekiak Aiztondoko gazteentzat

  Gazteak  Aduna  Alkiza  Larraul

Udaleku irekiak Aiztondoko gazteentzat

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateko bulegoetan eman beharko da izena goizez, 943 69 39 30 telefonoan, maiatzaren 5a baino lehen. Begiraleak aukeratzeko deialdia ere egin da eta hauek apirilaren 20ra arteko epea dute izen emateko.

Afari eta bazkaritarako txartelak salgai

  kultura  Aduna  Alkiza  Asteasu  Larraul  Zizurkil

Afari eta bazkaritarako txartelak salgai

Aiztondon bost herrietako lan talde bat aritu da urtebetez Aiztondoko Maskaradak prestatzen. Egitaraua prestatu dute eta egingo diren afari eta bazkaritarako txartelak salgai izango dira maiatzaren 3ra arte, bailarako ostatuetan.

 Benvinguts Kuttuna Haurreskolara

Benvinguts Kuttuna Haurreskolara

  Hezkuntza  Aduna  Zizurkil

Apirilaren 4ean Catalunyatik ikasle talde bat Zizurkil Adunako Kuttuna Haurreskola bisitatzera etorri zen. Haurreskolako hezkuntza proiektua ezagutzeaz gain, bertako espazio ezberdinak gertutik ikusteko aukera izan zuten.

Euskara, eskuz esku

  Euskara  Aduna  Amasa-Villabona  Anoeta  Hernialde  Ibarra  Irura  Leaburu-Txarama  Lizartza  Orexa  Tolosa  Tolosaldea  Zizurkil

Urduritasuna, ezinegona eta ilusioa ziren sentitzen zirenak 06:30ean. Estaldurarik ez Gipuzkoa eta Nafarroa artean, eta iluntasunean lizartzarrak zain. Nafarrek ekarri duten lekukoari gogotsu heldu diote, irribarretsu. Eta Adunara bitarteko bidean, ez du etenik izan euskararen aldeko lasterketak.

»» Ikusi argazki guztiak (153)

Udaberriko lehen erromeria egin dute Adunan

  kultura  Aduna

Aiko taldeak udaberriko lehen erromeria eskaini du Adunan. Aburuza sagardotegian bazkaldu ondoren, herriko pilotalekuan bildu dira dantzariak.

»» Ikusi argazki guztiak (17)

«Eskandalu handi bat da, diru publikoaren lapurreta bat da»

  Osasuna  Aduna  Alkiza  Amasa-Villabona  Asteasu  Larraul  Tolosa  Tolosaldea  Zizurkil

«Eskandalu handi bat da, diru publikoaren lapurreta bat da»

Egin asmo duten erraustegia izango dute hizpide gaur, Pello Zubiriak eta Joxe Mari Irazustak Errausketaren Aurkako Aiztondo Plataformak gonbidatuta. Erraustegia. Zor toxikoa ala alternatiba hitzaldia, Tolosako kultur etxean izango da, 19:00etatik aurrera.

Gazteekin bilera egingo dute Adunan

  Gazteak  Aduna

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu du bilera eta 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendua dago. Apirilaren 4ean izango da, 18:00etan Adunako kultur aretoan.

Aiztondoko maskaradarako entsegua asteazkenean

 Aduna

Maiatzaren 7an Xiberoko maskarada egingo da Aiztondon. Goizean, maskaradan egiten den joko bat egingo dute Adunan eta herritarrek oilasko jokoko, Axeri dantzako eta Santa Agedako pasarte batzuk dantzatu eta kantatuko dituzte. Entsegua egingo dute, asteazkenean, apirilak 29, 19:00etan Elordi plazako aretoan.

Dantza afrikarrak ikasteko saioa Alkizan

  Hezkuntza  Aduna  Alkiza  Asteasu  Larraul  Zizurkil

Dantza afrikarrak ikasteko saioa Alkizan

Hileko bigarren ostiraletan izaten dira saioak Alkizako salto gelan. 18:00etatik 20:30era. Hurrengo saioa, apirilaren 14an izango da, Aiztondoko Denbora Bankuaren eskutik.

Onddira mendi martxa igandean

  kirola  Aduna  Alkiza  Asteasu  Larraul  Zizurkil

Onddira mendi martxa igandean

Apirilaren 2an, igandean, Donostia eta Urnietako denbora bankukoek antolatutako mendi martxara gonbidatu dituzte Aiztondoko lagunak.

Korrika Eguna Adunan

  Euskara  Aduna

Korrika laster abiatuko den honetan, egun osoko egitaraua antolatu dute Adunan. Pintxo eta sagardoarekin hasi eta bertso bazkariarekin amaituko dute eguna.

»» Ikusi argazki guztiak (14)

Musikrea, udaleku musikala Aste Santuan

 Aduna  Alkiza  Asteasu  Larraul  Zizurkil

Apirilaren 10etik apirilaren 21era egingo dira udaleku musikalak eta 3 eta 12 urte arteko umeentzako zuzenduta egongo da, 09:30tik 13:30era.

Besarkada terapia egingo dute Aiztondon

 Aduna  Alkiza  Asteasu  Larraul  Zizurkil

Besarkada terapia egingo dute Aiztondon

Besarkada-terapia eta familiaganako barre-terapia tailerrak egingo dira Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatearen eskutik. Ostiraletan izango dira saioak 17:00etatik 18:00etara.

Udaberriko lehen erromeria, Adunan

 Aduna

Udaberriko lehen erromeria, Adunan

Apirilaren 1ean, larunbata, 18:00etan, AIKO Taldeak bere udaberriko lehen erromeria antolatuko du Adunako plazan.

Txantxa-Eneako etxabeari kultur erabilera eman nahi dio udalak

  gizartea  Aduna

Txantxa-Eneako etxabeari kultur erabilera eman nahi dio udalak

Adunako Udalak 374.900 euro bideratuko ditu inbertsioetara eta kopuru horren zati bat etxabea egokitzeko baliatuko dute. Zein erabilera eman herritarrek erabakiko dute.

Asvinenean Xuira zirko taldea, martxoaren 18an

  kultura  Aduna

Asvinenean Xuira zirko taldea, martxoaren 18an

Adunako Zubitxiki industrialdean dagoen arte eszenikoen aretoan 19:30ean hasiko da zirko ikuskizuna. Sarrerak 7 euro balioko ditu.

Txoribox tailerra egingo dute

  Hezkuntza  Aduna

Txoribox tailerra egingo dute

Aranzadi zientzia elkartearen eskutik egingo dute, martxoaren 14an eta 15ean eta habia kutxak eraiki eta kokatzeko tailerra antolatu du Adunako Udalak.

Herri batzarra egingo dute martxoaren 16an

  politika  Aduna

Kultur aretoan, 19:00etan, herri batzarra antolatu du Adunako Udalak.

Aiztondoko maskaradarako entsegua Adunan

  kultura  Aduna

Aiztondoko maskaradarako entsegua Adunan

Dantza ikastaroa antolatu dute, martxoaren 13an, astelehena, Elordi plazako lokalean, 19:00etatik 21:00etara.

Nabarmenak