[Herriz herri] «Ikuspegi politak ditu; jende gutxi gara, eta denok elkar ezagutzen dugu»

  gizartea  Leaburu-Txarama

[Herriz herri] «Ikuspegi politak ditu; jende gutxi gara, eta denok elkar ezagutzen dugu»

Moda diseinatzailea da Olatz Arrospide (Leaburu, 1989). Herrian bizi izan da beti, eta oraindik ere han bizi da, nahiz eta segituan Ibarrara jaitsiko den.

[Herriz herri] Herria eta auzoa, parean

  gizartea  Leaburu-Txarama

[Herriz herri] Herria eta auzoa, parean

Leaburu da herria, eta Txarama auzoa, baina bi herri txiki bezala aurkeztu ditu alkateak. Herrian baserri giroa da nagusi, eta auzoan industria biltzen da. Udalak herriko plaza berritzea du proiektuen artean, eta Plan Orokorraren emaitzaren zain dago.

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2017-03-09

  gizartea  Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Gaztelu  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza  Orexa

Gaurko Hamaiketakoan Berrobiko antzerki taldeko Arantzazu Rodas elkarrizketatu dugu. Antzezle gazteak Antzezmotz Lehiaketako finalera pasa da Berrobiko antzerki taldeak iaz estreinatutako Aingerutxoak lanarekin. Berastegiko aurrekontuak ere izan ditugu hizpide Amaia Azkue alkatearekin.

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2017-02-16

  gizartea  Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Gaztelu  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza  Orexa

Irati Ozaita antropologo ibartarra elkarrizketatu dugu Gizarte Antropologiako gradu amaierako lanaren harira; "Tolosako mozorroen atzean dagoena: Inauterien alde ezkutua". Lizartzako Insalus enpresako langileak ere izan ditugu hizpide, bi orduko lanuzteak egiten ari baitira. Eta bukatzeko, Manu Azkarateren seme Eguzki Azkaraterekin eta Sareko bi kiderekin hitz egin dugu larriki gaixo dagoen presoaren inguruan.

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2017-02-09

  Festak  Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Gaztelu  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza  Orexa

Lizartzako inauteriak hasiko dira etzi. Gibel jatea egingo dute larunbatean; txekorra hiltzen zuten garai batean, plazan, eta gaur egun txekorraren parodia egiten dute. Datorren asteburuan inauteri dantzak izango dira protagonista, bertakoak direnak, gainera, bereziak eta Lizartzakoak. Gaurko saioan Lizartzako inauteriak xehatuko ditugu Otsolar dantza taldearen laguntzaz.

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2017-02-02

  gizartea  Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Gaztelu  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza  Orexa

Gaurkoan Izaskunen sortu berri duten Uztularre auzo elkarteko Joxean Zubelzu Olariagarekin bildu gara, Lizartzako inauterietako lehen asteburuan egiten duten jaiaren inguruan aritu gara Otsolar dantza taldeko bi kiderekin eta Ibarrako Juanjo Alustiza liburuzaina elkarrizketatu dugu.

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2017-01-26

 Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Gaztelu  Hernialde  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza

Gaurko saioan Ibarrako alkatearekin hitz egin dugu, aurrekontua onartu baitute. Eta Uzturpe ikastolan Kiva programa abiarazi dutenez, eurekin bildu gara, programaren berri izateko.

San Sebastian ermitaren ingurua, dantzaleku

  Festak  Leaburu-Txarama

Leaburu-Txaramako dantzari gazte eta txikiek emanaldia eskaini dute San Sebastian ermitaren aurrean, meza ondorenean.

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Donostiaz harago ere badago San Sebastian

  Festak  Berastegi  Berrobi  Leaburu-Txarama  Orendain

Donostiaz harago ere badago San Sebastian

San Sebastian eguna izango da ostiralekoa eta ohiturari jarraituz ekitaldiak izango dira Berrobi, Berastegi, Leaburu eta Orendainen

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2017-01-17

  gizartea  Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Gaztelu  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza  Orexa

Gaurko saioa erabat ibartarra izango da. Hasi berri den urte honetan hainbat aldaketa izango dituzte herrian, eta horien guztien inguruan hitz egiteko parada izango dugu Mikel Agirrezabala alkatearekin. Ibarrako Maite Artola kazetariarekin herriaz hitz egin dugu, era berean.

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2017-01-10

  Gazteak  Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Gaztelu  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza  Orexa

Gaurko saioan Ibarrako Udalak hondakinak biltzeko sistema aldatzea adostu duela izango dugu hizpide. Era berean, Belauntzako alkate berria elkarrizketatu dugu, Silvia Moneo Cid. Eta Berrobin osatu duten antzerki taldeko Igone Saldiasekin ere bildu gara.

Tomas Arrospidek irabazi du urteroko saskia

Tomas Arrospidek irabazi du urteroko saskia

  gizartea  Leaburu-Txarama

Leaburuko-Txaramako Udalak urtero zozketatzen duen saskia Tomas Arrospideri tokatu zaio aurten. Zozketa abenduaren 26an egin zuten eta zenbakia gaboneko ludotekan parte hartzen duten umeen laguntzarekin atera zen.

Bilbora joateko deia egin dute Leaburu-Txaraman

Bilbora joateko deia egin dute Leaburu-Txaraman

  politika  Leaburu-Txarama

Leaburu-Txaramako herritarrek Sarek Salatzen dut! lelopean urtarrilaren 14rako Bilbon deitutako manifara joateko deia egin dute.

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2016-12-20

  gizartea  Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Gaztelu  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza  Orexa

Aste honetan besteak beste, Ibarran birziklatutako materialarekin egindako Gabonetako apaingarriak eta merkatariek prestatu dituzten ekitaldiak eta Orexako Orexa Bizirik proiektua izan ditugu hizpide.

Indarkeria matxistari aurre egiteko ikastaroa, Leaburun

  gizartea  Leaburu-Txarama

Indarkeria matxistari aurre egiteko ikastaroa, Leaburun

Leaburu-Txaramako Udalak indarkeria matxistari aurre egiteko egindako apustuaren barruan, autodefentsa ikastaroa antolatu zuen eta oraindik parte hartzeko aukera dago.

«Taldeari laguntzea, maila ona ematea eta erritmora moldatzea dira helburu nagusiak»

  kirola  Leaburu-Txarama

«Taldeari laguntzea, maila ona ematea eta erritmora moldatzea dira helburu nagusiak»

Kirolaririk ez da falta Tolosaldean. Txikitatik buru belarri kirol batean murgildu eta profesionaletaraino iristea lortu dute batzuek. Horietako bat da Jon Irisarri txirrindulari leaburuarra. Datozen bi denboralditan profesionaletan ariko da Caja Ruralekin.

Gabonetako ludotekan izena emateko aukera

  aisia  Leaburu-Txarama

Gabonetako Ludoteka zerbitzua antolatu du udalak. Abenduaren 26, 27, 28, 29 eta 30ean eta urtarrilaren 2, 3, 4 eta 5ean izango da ludoteka, 10:00etatik 13:00etara,3 eta 12 urte arteko haurrentzat. Izena emateko azken eguna biharkoa izango da. Horretarako udalera joan behar da. Salneurria 10 eurokoa da.

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2016-12-13

  gizartea  Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Gaztelu  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza  Orexa

Gaurko saioan Berrobiko Frontenis Txapelketako Iker Elustondo antolatzaileari elkarrizketatu dugu, txapelketak eman duenaz luze eta zabal hitz egiteko. Ibarraldeko beste hainbat ohar eta albisteren berri ere izango duzue.

Leaburu-Txaramako herritarrak ardo artean

Leaburu-Txaramako herritarrak ardo artean

  aisia  Leaburu-Txarama

Nafarroako Valdelares upategia aukeratu dute Leaburu-Txaramako bizilagunek irteera antolatzeko orduan. 

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2016-11-22

  gizartea  Belauntza  Berastegi  Berrobi  Elduain  Gaztelu  Ibarra  Leaburu-Txarama  Lizartza  Orexa

Azaroaren 25ean, Lizartzan, Bihozkada eta Eraul taldeek kontzertua eskainiko dute. Doan ariko dira, frontoian, 22:00etatik aurrera. Hitzordua baliatu nahi izan dugu bi taldeen inguruan aritzeko. Bihozkada taldea lau gipuzkoarrek osatzen dute, eta horietako hiru eskualdekoak dira. Azkeneko lanaren inguruan hitz egin dugu, batetik. Bestetik, Eraulen Lizartzako Garazi Esnaolak teklatuak jotzen dituela eta, gaztea elkarrizketatu dugu eta eskuartean duten proiektuaz eta bere ibilbideaz hitz egin dugu.

Nabarmenak

Zorion agurrak