Arazoetatik ihesi luzaroan

  gizartea  Anoeta

Arazoetatik ihesi luzaroan

Errefuxiatuen inguruko errepasoa egiten duten irudien erakusketa ikusgai dago Anoetako Udal Liburutegian; urtarrilaren 31ra bitarte zabalik egongo da.

Kiva ikastolak

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Azkenean, ez gara gure etsaien hitzez oroituko, gure adiskideen isiltasunaz baizik. Martin Luther Kingen esaldia zen aurreko hori. Ezin hobeto laburbiltzen du bidegabekeria baten aurrean biktima izan denak senti dezakeena, bidegabekeria hori jendaurrean ematen denean.

Barracuda eta Mammut taldeen kontzertuak, Anoetan

Erabiltzailearen aurpegia   kultura

Barracuda eta Mammut taldeen kontzertuak, Anoetan

Barracuda eta Mammut taldeen kontzertuak izango dira ostiralean Anoetako Gaztetxean, 23:00etan. 3 euro balio du sarrerak.

Errefuxiatuen inguruko erakusketa eta hitzaldi-proiekzioa

  gizartea  Anoeta

Errefuxiatuen inguruko erakusketa eta hitzaldi-proiekzioa

Errefuxiatuak, ongi etorri izeneko erakusketa ikusgai izango da urtarrilaren 11tik 31ra bitartean Anoetako liburutegian.

'Gutik zura' filma datorren astelehenean

  kultura  Anoeta

'Gutik zura' filma datorren astelehenean

Urtarrilaren 23an, 19:00etan, Mikelasagasti auditorioan eskainiko dute emanaldia, doan.

Hartxintxarrak

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Urteak daramatzagu hartxintxar izaten. Pausu ziurrez, aurrera doazen erraldoien zapatetan sartzen garen harri koxkorrak gara. Deserosoak gehienentzat, zikinak askoren ustetan, baina ederrak gara. 

Txistularien doinuekin ailegatu dira Anoetara

  gizartea  Anoeta

Txistularien doinuekin ailegatu dira errege magoak Anoetara. San Juan kalean herritar ugari zituzten zain, eta beraiekin batera egin dute plazarako bidea, txistularien doinuek alaituta. Bertan, opariak banatu dizkiete gerturatutako haurrei eta askok eta askok errege magoekin hitz egiteko aukera ere izan dute.

»» Ikusi argazki guztiak (24)

Etxebizitzak eta gazteak

 Anoeta

Etxebizitzak eta gazteak

Etxebizitzaren eta emantzipazioaren inguruko eztabaida egin dute gaur Anoetan, Ezetz 25 urte baino lehenago emantzipatu! lelopean. Bertan bere esperientzia kontatu duen Iker Etxeberria eta Ane Urkola antolaketa lanean aritu den anoetarrarekin hitz egin dugu goizean.

Uzturrera, umorea lagun

Uzturrera, umorea lagun

  kirola  Anoeta

Anoetako 40 herritar inguru Uzturre mendira igo ziren urteari amaiera emateko. Tontorrean argazkia atera, eta hamaiketakoa egin zuten, giro ederrean. Xanpaina ere ez zen falta izan; batek baino gehiagok gorriak ikusiko zituen agian behera jaisterakoan.

Hainbat ekimen Anoetan, Gabonen bueltan

  politika  Anoeta

Gabonetarako hainbat ekimen antolatu dituzte Anoetako eragileek; arratsaldean, maskulinitate tailerra eta Salatzen dut argazki eta bideo saioa izango dira.

Uzturrera irteera, urtea bukatzeko

  kirola  Anoeta

Uzturrera irteera, urtea bukatzeko

Abenduaren 31n, Uzturre mendira irteera egingo dute Anoetako herritarrek, Anoetako Kirol Taldeak antolatuta. 9:15etan elkartuko dira Anoetako plazan, eta hamaiketakoa egingo dute gailurrean; bakoitzak berea eramateko eskatu dute antolatzaileek. 

Maskulinitate hegemonikoa, eztabaidagai

  gizartea  Anoeta

Maskulinitate Tailerra antolatu du Anoetako Gazte Mugimenduak Emakume taldeak, Ernaik eta Gazte Asanbladak. Ostegunean, abenduaren 30ean, izango da, 17:00etatik aurrera. Joanes Jauregi astigarragarrak eskainiko du Gaztetxean, eta maskulinitate hegemonikoaren inguruan eztabaidatuko dute.

Kaxka, kaxka eta kaxka!

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Intxaurrondoak intxaurrak nola, hala ekarri dizkit aste honek Siriako albisteak. Ez dira berriak Ekialde Hurbiletik iristen zaizkigun gerra-albisteak; entzuten ditugu notiziak eta ikusten ditugu irudiak, irudi gogorrak; eta mugitzen zaigu zerbait barnean, sabelean, bihotzean; esaten diogu ondokoari «latza»; eta eztarritik behera zihoan listua trabatzen zaigu.

«Gurpil zoroan daude tokiko hedabideak»

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

«Gurpil zoroan daude tokiko hedabideak»

Tokiko komunikabideen egoera aztertu du Ane Urkola kazetariak Mondragon Unibertsitatearentzat. Batzeko eta eskualde mailako hedabideak osatzeko joera dagoela ikusi du, baina diru laguntzak atzera doazela.

Hurrengo urteko Euskal Jaiaren inguruko bilera

  kultura  Anoeta

Hurrengo urteko Euskal Jaiaren inguruko bilera

Ostegunean, abenduak 22, arratsaldeko 19:30ean bilduko dira Anoetako udaletxean eta datorren urteko edizioaren gaia aukeratuko dute.

Gabonetako egitarau oparoa antolatu du Anoetako Udalak

  aisia  Anoeta

Gabonetako egitarau oparoa antolatu du Anoetako Udalak

Haur, gazte eta helduentzako ekimenak antolatu dituzte datozen egun hauetarako Anoetan.

Urtarriletik aurrera, yoga eta tai chi ikastaroak

  gizartea  Anoeta

Urtarriletik aurrera, yoga eta tai chi ikastaroak

Izen emateak udaletxean edo liburutegian egin beharko dira abenduaren 27ra arte.

Sinadura bilketa Anoetan

Sinadura bilketa Anoetan

 Anoeta

Anoetako Giltzarriak sinadura bilketa egin du asteburuan. 225 sinadura inguru bildu dituzte hiru egunetan eta argazkiak ere atera dituzte. "Gutxienekoa bete dugu, baina oraindik ere jarraituko dugu sinadura gehiago biltzen", adierazi dute Gure Esku Dagoko kideek.

Tolosak galdu, baina lanak emanda

  kirola  Anoeta  Lizartza

Tolosak galdu, baina lanak emanda

Xabier Tolosa eta Mendizabalek 17-22 galdu zuten txapelketako partida Irribarria eta Rezustaren aurka. Momentuan dauden jotzaile handienak izaki bi aurkariak, lan asko pilatu zitzaion anoetarrari; Mendizabal saiatu zen jokoa aurreko koadroetan nahasten eta partida deserosoa jokarazi zieten irabazleei. Jaialdi berean Erik Jakak eta Martijak 22-11 irabazi zieten Dario eta Irustari.

Nafarroako historiarekin topo egiteko gunea

  Historia  Anoeta

Nafarroako historiarekin topo egiteko gunea

Astelehenean hitzaldia eskaini zuen Nafarroa Bizirik fundazioak eta bihar arte, 'Enneco, haritzaren memoria' proiektuaren inguruko erakusketa egongo da ikusgai Anoetako liburutegian.

Nabarmenak

Zorion agurrak