Intxurreko pilotariak, Udaberri Txapelketako hiru finaletan

Erabiltzailearen aurpegia

Intxurreko pilotariak, Udaberri Txapelketako hiru finaletan

Gipuzkoako Udaberri Txapelketako hiru finaletan izango ditugu gaur, ostirala, Intxurreko pilotariak. Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatzen du txapelketa hau, Pilota Elkarteekin lankidetzan. Horietako bi, kadete eta jubenilenak, Alegiako frontoian jokatuko dira 19:30etan hasita, bestea, nagusien 3. mailakoa, Zegaman, ordu berean.

26+ nagusi Azpeitiko saioan

Erabiltzailearen aurpegia   kultura

26+ nagusi Azpeitiko saioan

"Etxorde" taldeko kidearekin aztertu dugu bertso saioa.

Finaletik finalera asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia

Finaletik finalera asteburuan

Finaletik finalera ibili gara asteburuan. Iragarri genuen EH Irekian ostiralean Maialen Senperenak jokatzekoa zuena. Larunbat goizean, Zizur Nagusiko txapelketako jubenil mailako finala jokatu zuen Enaitz Aizpitartek, eta benjamin mailakoa Harkaitz Muruak. Larunbat arratsaldean, berriz, Ander Zubeldia eta Ander Jauregik trinketeko jubenil mailako Gipuzkoako Finala jokatu zuten Iruran. Ez zuten denek zorte bera izan, baina kontuan hartzeko lorpena da finaleraino heldu izana bera.

Maialen Senperenak EH Txapelketa Irekiko finala jokatuko du gaur

Erabiltzailearen aurpegia

Maialen Senperenak EH Txapelketa Irekiko finala jokatuko du gaur

Maialen Senperena abaltzisketarrak, Amaia Araiztegi mallabiarrarekin, Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko lehen mailako finala jokatuko du gaur, 19:00etan, Mallabiako frontoian.

Makilen doinuak nagusi Abaltzisketan

  Festak  Abaltzisketa

Abaltzisketako txantxo dantzariak auzo, baserri eta etxeetan barrena ibili dira goiza alaitzen. Hamaiketakoa egitera herrigunera gerturatu dira eta baserrietara bueltatu dira ibilbidea amaitzera. 

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Jolasa gailendu zen jokoaren gainetik

Erabiltzailearen aurpegia   kultura

Jolasa gailendu zen jokoaren gainetik

Igande arratsaldean ospatu zen Gipuzkoako Herriartekoaren lehen kanporaketan, Tolosaldearen (26+) eta Debagoienaren arteko bertso saioa, Anoetako Kuku Elkartean. Bazkariaren ostean, 75 lagunetik gora elkartu ziren bertan eta giro bikainean igaro zuten igande arratsaldea.

Batzuk beteko al dira?

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Doinua: Habanera

Gabon eskean (Abaltzisketa)

Erabiltzailearen aurpegia

Gabon eskean (Abaltzisketa). Ohiturari jarraituz, kantuan atera dira eskolako irakasleak, haurrak eta haien gurasoak. Etxez etxe, baserriz baserri ibili dira kantu eskean goizez hasi eta ilunabarra arte. Kredituetako musika: Pantxoa ta Peio 'Oles eta oles'.

Hirugarren adineko eguneko izen-ematea gaur amaituko da

  aisia  Abaltzisketa

Datorren abenduaren 3an hirugarren adinekoen eguna ospatuko dute Abaltzisketan. 13:00etan meza izango da Larraizko baselizan eta, ondoren, bazkaria egingo dute Larraitz jatetxean. Gaur izango da izena emateko azken eguna, udaletxeko 943 65 29 00 telefonora deituta.

Aralarko artzainak

Erabiltzailearen aurpegia

Aralarko artzainak

Aralarko hizpidea
izan da bidea
artzaien eskaeraren irtenbidea
baina kontrako zenbat iritzi
zuzenena ez dela iritzi
ta galdera da nirea:
zer da Aralarko artaldea
guztion kultur ondarea
edota bizibidea?

Txindokin mina hartutako emakume bat erreskatatu du Ertzaintzak

  gizartea  Abaltzisketa

Erreskatea atzo eguerdian izan zen. Ertzaintzak azaldu duenez, nazionalitate frantsesa duen eta 72 urte dituen emakumea erreskatatu zuten, Txindoki mendia igotzen ari zela mina hartu eta gero. Dirudienez, orkatila hautsi zuen erorketa batengatik.

 

Hamaiketakoa (Alegialdea) 2016-11-14

 Abaltzisketa  Albiztur  Alegia  Altzo  Amezketa  Baliarrain  Bidania-Goiatz  Ikaztegieta  Orendain

Gaurko saioan, batetik Altzon antolatzen ari diren azokari buruz hitz egingo dugu, Lurdes Murua zinegotziarekin. Bestetik Amezketako Ugarte auzoko elizan egiten ari diren obrak izango ditugu hizpide, Jose Inazio Eguzkitza apaizarekin. Eta Alegiara ere joango gara, bertako Gaztetxean urteurrenaren harira antolatu duten egitaraua ezagutzeko, Alazne Jauregirekin eta Alex Goikoetxearekin.

Motor gidari bat hil da Abaltzisketan

  gizartea  Abaltzisketa

Gidaria 40 urteko gizonezkoa zen, eta istripuaren jatorria ikertzen ari da Ertzaintza.

Ehiztariak

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

EGILEA: ADUR GOROSTIDI

DOINUA: Iparragirre abila dela

«Nire denboraren jabe naizela sentitzen dut baratzeko lanean»

  ekonomia  Abaltzisketa

«Nire denboraren jabe naizela sentitzen dut baratzeko lanean»

Ordenagailu lanak utzi, eta lurra lantzen eta bertatik bizi nahian hasi da Garbiñe Arregi (1982, Orendain). Abaltzisketako lurrak badira ere, mugan, Orendaingo sentimendua ezin aldatu. Baina ez da hasi non sartzen den jakin gabe.

Tolosaldera ere iritsi dira Ordiziako Azokatik sariak

  ekonomia  Abaltzisketa  Baliarrain  Gaztelu  Ibarra  Tolosa

Tolosaldera ere iritsi dira Ordiziako Azokatik sariak

Barazki eta fruitu alorrean zein ganadu lehiaketan jaso dituzte sariak baserritarrek.

«Hau aurrera aterako da, ez dut dudarik»

  ekonomia  Abaltzisketa

«Hau aurrera aterako da, ez dut dudarik»

Argitxu Zabalak janari denda zabaldu du herrian, eta baikorra da egitasmoak izango duen etorkizunarekin.

503 da Abaltzisketako San Juanetako boleto sariduna

  Festak  Abaltzisketa

Abaltzisketako San Juan jaietako zozketaren sariduna 503 zenbakia da. Bi lagunentzako gau bat, gosaria eta afaria irabazi ditu saridunak.

Meza eta hamaiketakoa San Pedroren omenez

  Festak  Abaltzisketa

Urtero legez, Larraitzeko San Pedro ermitan meza nagusia ospatu dute eta jarraian, hamaiketakoa egiteko aukera izan da trikitilariez alaiturik. 

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Jendetza elkartu da arratsaldean Abaltzisketan

  Festak  Abaltzisketa

Ohi bezala ikusmina sortu du zaldi lasterketak. Xanti Telleriak irabazi du proba.

»» Ikusi argazki guztiak (25)

Nabarmenak