San Juan kaleari buruzko bilera informatiboa antolatu du udalak

  Hirigintza  Alegia

San Juan kaleari buruzko bilera informatiboa antolatu du udalak

Urtarrileko galdeketak utzitako ondorioak azaldu eta udalak hartuko dituen lehen neurrien berri emango da.

Ze ederra

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

EGILEA: MIKEL ARTOLA

DOINUA: Pello Joxepe

Intxurreko pilotariak, Udaberri Txapelketako hiru finaletan

Erabiltzailearen aurpegia

Intxurreko pilotariak, Udaberri Txapelketako hiru finaletan

Gipuzkoako Udaberri Txapelketako hiru finaletan izango ditugu gaur, ostirala, Intxurreko pilotariak. Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatzen du txapelketa hau, Pilota Elkarteekin lankidetzan. Horietako bi, kadete eta jubenilenak, Alegiako frontoian jokatuko dira 19:30etan hasita, bestea, nagusien 3. mailakoa, Zegaman, ordu berean.

Abian da Txintxarriak Martxan egitasmoa

  gizartea  Alegia

Gaur izan da Txintxarriak Martxan egitasmoaren lehen eguna. Alegiako Udalak eta Osasun Etxeak antolatu dute ekimena, erretirodunek ibilaldiak elkarrekin egiteko. Guztira 83 parte hartzaile animatu dira gaurkoan.

»» Ikusi argazki guztiak (14)

Helduentzako patinaje ikastaroa antolatu du Iturri Zahar elkarteak

  gizartea  Alegia

Helduentzako patinaje ikastaroa antolatu du Iturri Zahar elkarteak

Imanol Aizpurua elkarteko kideak azaldu duenez, «iaz antolatu genuen ikastaro bat haurrentzat eta nahiko arrakasta izan zuen, 40 haur inguruk eman zutelako izena. Oso gustura geratu ginen, eta guraso batek baino gehiagok eskatu zuen haurrentzako antolatzea ondo zegoela , baina gurasoentzat ere bat ez ote zegoen antolatzerik. Eta horrela, tiraka-tiraka, antolatzea pentsatu dugu». 

Sutarriko gazteen dantza emanaldi berria ikusgai, bihar Elizpen

  kultura  Alegia

Sutarriko gazteen dantza emanaldi berria ikusgai, bihar Elizpen

Iaz egindako Bizibizirik ikuskizunari jarraipena eman diote Bidean emanaldiarekin; 25 dantzari inguru ariko dira oholtza gainean, 22:00etan hasiko den emanaldian .

Zizurkilen eta Alegian, bigarren faseko lehen saioak

  kultura  Alegia  Zizurkil

Zizurkilen eta Alegian, bigarren faseko lehen saioak

Ostiralean Karidadeko Benta eta Ereñotzu ariko dira 21:00etan Plaza Etxeberri jatetxean bertso afarian. Larunbatean, berriz, 7 astoren gainean eta Erniarraitz 1 arituko dira kantuan Alegiako gaztetxean 22:30ean. Aurrez zahagiardoa egingo dute.

Inkesta: M19erabaki

  politika  Alegia  Amasa-Villabona  Amezketa  Anoeta  Berastegi  Ibarra  Ikaztegieta  Irura  Larraul  Orendain

Inkesta: M19erabaki

Eskualdeko hamar herritarri egin diegu galdera Tolosaldeko Giltzarriak deitutako galdeketaren inguruan.

Gaueko animalikeriak

Erabiltzailearen aurpegia   Ingurumena

Gaueko animalikeriak

Badira animalia batzuk goiztiarrak direnak eta besteak gautarrak. Gu, larunbat gauak kenduta, animalia goiztiarrak gara, beraz, gure egunerokoan ere beste animalia goiztiarrekin topatzen gara. Hala nola, errepide alboko belardian dagoen zaldiren batekin edo gure autoaren gainekin igaro den bele beltz batekin, ezer gutxi gehiago, etxe atariko katu zaharrak kenduta. Bai, gure eguneroko bizi urbanita animali interesgarriz josita dago!

Txintxarriak Martxan ekimenarekin, adineko pertsonentzat ibilaldiak

  gizartea  Alegia

Txintxarriak Martxan ekimenarekin, adineko pertsonentzat ibilaldiak

Martxoaren 23an izango da lehen irteera eta ekaina bitartean guztira hamabi ibilaldi egingo dira.

Egun osoan ekitaldiak izango dituzte galdeketa egunean

  politika  Alegia

Martxoaren 19an Giltzarriak bultzatutako galdeketaren inguruan, egun osoko festa izango da plazan jarriko den karpan, 09:00etatik aurrera.

Larraitz Mendebaldea proiektuaren finantza diseinua, onartuta

  Hirigintza  Alegia

Larraitz Mendebaldea proiektuaren finantza diseinua, onartuta

Udalbaltzak eman dio onarpena otsaileko osoko bilkuran, eta 1,2 milioi euroko aurrekontua du.

«Nire helburua gutxienez nire marka sortzen saiatzea da»

  kultura  Alegia

«Nire helburua gutxienez nire marka sortzen saiatzea da»

Batere erraza ez den moda munduan bere ibilbidea egiten hasi nahi du Inge Zubeldia moda diseinatzaileak; Kutxa Kultur Modak eskainitako urtebeteko egonaldia baliatu nahi du horretarako alegiarrak.

Teresa Toda sarekidea

  politika  Alegia  Tolosa  Tolosaldea

Sareko kidea da Teresa Toda. Euskal presoen egoeraz hitz egin du eta instituzioak mugiarazteko gizartearen inplikazioa ezinbestekoa dela esan du.

Fernando Arburua Jaiki Hadi elkarteko koordinatzaile eta psikologoa

  politika  Alegia  Tolosa  Tolosaldea

Fernando Arburua Jaiki Hadi elkarteko psikologo eta koordinatzaileak gaixo dauden presoek dituzten bizi baldintza gogorrak izan ditu hizpide.

"Larriki gaixorik dauden 23 preso ditugu jada"

  politika  Alegia  Tolosa  Tolosaldea

"Larriki gaixorik dauden 23 preso ditugu jada"

Euskal presoek bizi duten sakabanaketa eta bizi dituzten baldintza gogorrak salatzeko itxialdia burutu dute asteburuan, Alegian. Antolatutako ekitaldiena artean Eskubide urraketak eta preso gaixoak hitzaldia eskaini zuten Teresa Toda sarekideak eta Fernando Arburua Jaiki Hadi elkarteko psikologo eta koordinatzaileak. Manu Azkarate tolosarra izan zuten gogoan. Larriki gaixo dagoen presoa da eta espetxeak egoera larriagotuko duela nabarmendu zuten. Larriki gaixo dauden euskal presoak etxeratzeko elkarretaratzeak egingo dituzte bihar eguerdian, hiriburuetan, eta iluntzean herrietan. Tolosan 19:00etan bilduko dira Trianguloan.

Vivaldiren 'Gloria' Alegian, Sostoa abesbatzarekin

Erabiltzailearen aurpegia   kultura

Vivaldiren 'Gloria' Alegian, Sostoa abesbatzarekin

Txintxarri Abesbatzak gonbidatuta, Eibarko Sostoa koruak emanaldia eskainiko du elizan, igande honetan.

Zazpi Astoren Gainean eta Arrain Nahastuak Getarian

Erabiltzailearen aurpegia   kultura

Zazpi Astoren Gainean eta Arrain Nahastuak Getarian

Zazpi Astoren Gainean eta Arrain Nahastuak taldeek bertso saioa jokatu zuten ostiralean Getarian. Alex Goikoetxea alegitar gai jartzailea izan da gurean eta berarekin aztertu dugu bertso saioa.

Bide luzea egiteko

Bide luzea egiteko

  Parekidetasuna  Alegia  Berastegi  Ikaztegieta

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, elkarretaratzeak egin dituzte eskualdeko hainbat herritan: Alegian, Ikaztegietan eta Berastegin, besteak beste. 

"Gizarte guztia aktibatzea beharrezko ikusten dugu"

 Alegia

"Gizarte guztia aktibatzea beharrezko ikusten dugu"

Sakabanaketa pairatzen duten preso, iheslari, senide eta lagunei elkartasuna adierazi eta jendea egoeraren larritasunaz jabetzeko helburuz, elkartasun itxialdia egindo dute Alegiko udaletxean martxoaren 10ean, 11n eta 12an. Maitane Balerdi alegiarra Manu azkarate presoaren bikotea da, eta etorkizun hurbilerako ez du egoerak hobera egin duen esperantzarik".

Nabarmenak

Zorion agurrak