Zubimusu ikastola kooperatibako bazkide erabiltzaile izatearen alde agertu da gehiengoa

gizartea  Amasa-Villabona  Zizurkil Villabonan dagoen Jesusen Bihotza ikastolako Zubimusu guraso elkarteak batzarra egin du, eta bertan kooperatibako bazkide erabiltzaile izatearen alde egin du %74ak.

Zizurkilgo puntu beltzak ardatz hartuta murala margotu dute

 Zizurkil

Zizurkilgo puntu beltzak ardatz hartuta murala margotu dute

Medeak taldeko hainbat kidek eta emakume talde batek Zizurkilgo puntu beltzei buruzko murala margotu zuten larunbatean. Muralean 'Ez azpian, ez menpeko, nahi zaitut zoro, eder, kategabeko' eta 'Nahiago sorginak eta ez printze urdinak' irakurri daiteke.

Gazte Egunaren barruan jolasean ibili dira zizurkildarrak

gizartea  Zizurkil Txerri harrapaketan ibili dira arratsaldean Zizurkilgo gazteak, euren egunaren barruan. Zortzi bikotek hartu dute parte lehiaketan, eta hankatik lotuta komeriak ibili dituzte txerrikumea harrapatzeko garaian.

Gazteen arteko bilgune den festa finkatzen ari da

gizartea  Zizurkil Gazte Eguna ospatuko dute larunbat honetan Zizurkilen. Duela hiru urte hasi ziren festa hau antolatzen, Txepetxa gazte asanblada sortzeko ideia sortu zenean lehenengo helburu gazte egun bat antolatzea izan zen. Aurtengoa jada hirugarren urtea izango da eta Unai Mendizabal antolatzaileetako batek dioen bezala jada «esperentzia pixka bat» hartua dute. Festa finkatzen ari denaren adibide, iaz 90 lagun bildu izana bazkaritan.

Aurtengo 'Baserriko Argia' saria Urrestillara

gizartea  Zizurkil

Aurtengo 'Baserriko Argia' saria Urrestillara

Aurten baserria erre zitzaion Urrestillako emakume baserritar bati eman diote 2014ko saria

Aitziber Ibarbia korrikalaria omenduko dute Txapel Egunean

 Zizurkil Martxoaren 8an egokituko den Txapel Egunerako herritar guztientzat ekitaldiak antolatu dituzte.

Bideragarritasuna hobetzeko lanek aurrera egin dute

Bideragarritasuna hobetzeko lanek aurrera egin dute

gizartea  Zizurkil Zizurkil Goian hirigintzari lotutako eta herritarren bideragarritasuna hobetzeko hainbat obra egiten ari dira: udaletxearen eta eskolaren arteko parkea, plazara heltzeko espaloia eta plaza ondoko aparkalekua. Lanak jada amaitzeko prozesuan daude, martxoaren hasierarako amaituak egotea da helburua.

Mikel Arrastoa Euskal Fondoko kidea El Salvadorreko Suchitoto herriaz

  Tolosaldeko Ahotsa  Zizurkil
El Salvadorreko Suchitoto herriko alkateak, Pedrina Riverak, hitzaldia eskainiko du Zizurkilen.

"Suchitoton emakumeen eskubideen aldeko lan asko egiten da"

gizartea  Zizurkil

"Suchitoton emakumeen eskubideen aldeko lan asko egiten da"

Ez da ohikoa El Salvadorreko hiri handi bateko alkatea emakumea izatea. Pedrina Rivera Suchitoto hiriko alkatea da eta ondo ezagutzen du emakumeek herrialde honetan egiten ari diren lana. Gaur, 19:30ean, Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean ‘Emakumeen Mugimendua El Salvadorren’ hitzaldia eskainiko du. Izan ere, Zizurkil eta Suchitoto senidetuta daude. Herriko Mikel Arrastoak azaldu du senidetzearen inguruko xehetasunak.

Argazki galeria: Kaldereroak eskualdean

gizartea  Anoeta  Ibarra  Irura  Zizurkil

Argazki galeria: Kaldereroak eskualdean

Anoeta, Irura, Ibarra eta Zizurkilera iritsi dira kaldereroak. Loatzo musika eskolako txarangak lagunduta, kalez kale ibili dira zartaginak astinduz herritarrak.

Kaldereroak iritsi dira Zizurkilera

aisia  Zizurkil

Inauteriak ate joka daudela argi eta ozen iragarri dute gaur arratsaldean Zizurkilgo Pedro Mari Otaño ikastetxetik kaldereroz mozorrotuta irten diren haurrek.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Jo zan, jo zak!

gizartea  Anoeta  Ibarra  Irura  Tolosa  Zizurkil
Zartagin hotsak gero eta ozenago entzuten dira eta horrek inauteriak gero eta gertuago daudela esan nahi du; kaldereroen alaitasuna eskualdera iritsiko da gaur eta bihar

Torturaren aurkako astearen barruko 'Kontakizuna eta katarsia' mahai ingurua

 Zizurkil Harkaitz Cano eta Pili Zabalarekin mahai ingurua.

Torturaren kontrako astean aurreikusitako helburuak gainditu direla esan du Zizurkilgo Udalak

politika  Zizurkil

Torturaren kontrako astean aurreikusitako helburuak gainditu direla esan du Zizurkilgo Udalak

Zizurkilgo Udalak bere poza azaldu du “Torturaren Egia: Itzaletik Argira” jardunaldiek emandakoagatik.

Torturaren aurkako astearen ekitaldi nagusia

politika  Zizurkil Bukatu da Zizurkilgo torturaren kontrako astea 'Torturaren egia: itzaletik argira' ekitaldi nagusiarekin. Bertan, Alkizako Koldobika Jauregik egindako eskultura erakutsi zuten, eta besteren artean, Unai Romano Egiari Zor fundazioko ordezkariak hitz egin zuen.

Eskualdeko bost bikote pasa dira Euskal Herriko Mus Txapelketako finalera

gizartea  Aduna  Alegia  Ibarra  Tolosa  Zizurkil

Eskualdeko bost bikote pasa dira Euskal Herriko Mus Txapelketako finalera

Tolosako Odei Arregi eta Beñat Lopez izan ziren Orioko Gipuzkoako kanporaketako lehenak. Alegiako, Adunako, Ibarrako eta Zizurkilgo bikote bana ere pasa dira finalera.

XII. Blues Gauak entzule asko bildu ditu

XII. Blues Gauak entzule asko bildu ditu

kultura  Zizurkil Hamabigarren aldiz egin dute Blues Gaua Zizurkilen. Entzule asko bildu dituzte hiru kontzertuek.

NABARMENAK

Zorion agurrak