Ekaitz Kortajarena eta Andres Rubiños, txapeldun Espainiako Master Txapelketan

Ataria 2024ko apirilaren 19a

Aurreko asteburuan, Alacanten, halterofiliako Espainiako Master Txapelketan parte hartu zuten Denok Danena taldeko Lidia Marton, Ekaitz Kortajarena, Andres Rubiños eta Aitor Tecedor pultsulariek.

Ekaitz Kortajarena txapeldun izan zen +35 mailan eta -61 kiloko kategorian. Txapeldun izan zen ere Andres Rubiños, kasu honetan +45 mailan eta -67 kiloko kategorian. Lidia Marton laugarreen izan zen +35 mailan eta -55 kiloko kategorian. Bere aldetik, Aitor Tecedor +45 mailan eta -96 kiloko kategorian lehiatu zen, eta hiru baliogabeko altxaldi egin zituen bi denboratan.
 
Kortajarenak Espainiako hiru marka egin zituen: arrankadan 99 kilo, bi denboratan 121 kilo, eta total olinpikoan 220 kilo.
 
Gipuzkoako Txapelketa absolutu mailan
Larunbat honetan, apirilak 20, Villabonako Olaederra kiroldegian absolutu mailako Gipuzkoako Txapelketa egingo da egun osoan zehar, goiz eta arratsaldez. Txapelketa 09:30ean hasiko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!