Larreratu dituzte abereak Ezkeltzun

Ataria 2024ko apirilaren 16a

Ezkeltzugain abeltzain elkarteko kideek goizean bota zuten ganadua mendira eta ondoren elkarrekin bazkaldu zuten.

Apirilaren 14an egin zuten Ezkeltzu mendiko larreen irekiera ekitaldia. Herriko hainbat baserrietako behi eta ardiek udazkenera arte gozatuko dituzte bertako larreak.

Larunbat goizean elkartu ziren Ezkeltzugain abeltzain elkarteko kideak eta egin beharreko aurrelanak egin ondoren, utzi zuten ganadua larrean. Ondoren, elkarrekin bazkaldu zuten ganaduzaleek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!