Tabakalerak eta EITBk hiru proiektu aukeratu dituzte Audiogile Berriak deialdiko lehen faserako

Erabiltzailearen aurpegia Pettan Uralde 2024ko martxoaren 5a

Garazi Urkola, IƱaki Cid Larrea eta Xabier Paya Ruiz. Iturria: EITB

Villabonako Garazi Urkola eta Zizurkilgo Hodei Arrastoa, Xabier Paya eta Iñaki Cid sortzaileak hautatu dituzte deialdiaren lehen aldian. Euskarazko hiru soinu-fikzio proiektuek 2.000 euroko laguntza jasoko dute, eta horietatik bat aukeratuko dute EITBk ekoitz dezan.

Donostiako Tabakalerako ikus-entzunezko laborategiak Audiogile Berriak deialdian hautatutako egileak hartuko ditu: Autopsiak, Xabier Paya Ruizena; Enkantea, Garazi Urkola eta Hodei Arrastoarena; eta Errautsak, Iñaki Cid Larrearena. Audiogile Berriak Tabakalerak eta EITBk bultzatutako egitasmo bat da, eta haren helburua da euskarazko soinu fikzioa bultzatzea, hautatutako proiektuen kalitatea eta bideragarritasuna azpimarratuz. Horretarako, prestakuntza, denbora, espazioa, laguntza profesionala eta finantza laguntza eskainiko dizkie aukeratutako sortzaileei, gidoiaren garapena landu dezaten.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!