Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde eguna da gaurkoa, eta eskualdeko herritar ugarik eman dute botoa dagoeneko. 20:00etan itxiko dituzte hauteslekuak eta oraindik botoa eman ez dutenek ordura arte izango dute horretarako aukera. Jarraipen berezia egingo du 'Ataria'-k, herriz herriko datuekin eta balantzeekin, eta horiek ikusteko aukera egongo da Ataria.eus-en.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?