Helduentzako emanaldiekin jarraituko du antzerki programazioak Aiztondon

Ataria 2024ko apirilaren 17a

Ostiralean Adunako frontoian 'Kutsidazu bidea, Ixabel' ikusteko aukera izango da eta igandean Jon Plazaolak 'Irabazi' izeneko lana eskainiko du Atxulondo kultur etxean.

Aduna, Asteasu, Larraul eta Zizurkilgo udalek bigarren urtez jarraian Gora teloia antzerkialdia antolatu dute lau herrietan.

Aste honetan jarri dute martxan programazioa eta asteburuan emanaldi gehiago izango dira. Tartean helduentzako antzerki lanak izango dira ikusgai.

Egitaraua

  • Apirilak 18, osteguna
    Zizurkil
    • 11:00. Otaño eta San Millan ikastetxeetako ikasleen saioa Atxulondo kultur etxean.
  • Apirilak 19, ostirala
    Aduna
    • 21:30. Adunako pilotalekuan Kutsidazu bidea, Ixabel antzerki lana.
  • Apirilak 21, igandea
    Zizurkil
    • 19:00. Atxulondo kultur etxean Jon Plazaolaren Irabazi. Sarrerak 3 euroan.
  • Apirilak 23, asteartea
    Larraul
    • 18:00. Gune polibalentean Yogi ipuinak lana.
  • Apirilak 24, asteazkena 
    Asteasu
    • 15:15. Pello Errota eskolan Munduari bira 80 egunean antzerki lana.
  • Apirilak 25, osteguna
    Asteasu
    • 19:30. Udaletxeko ikuskizun aretoan Futbolistok antzerki lana, Zuhaitz Gurrutxagarekin.
  • Apirilak 26, ostirala 
    Aduna
    • 16:15. Elordi elkartean Egunen batean obra.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!