fraisoro irudia

Fraisoro eskola

Fraisoro eskola logotipoa

Fraisoro Eskola Lanbide Heziketako ikastetxe publikoa integratua da eta gure ikasketa-arloak: Nekazaritza abeltzaintza, Basogintza, Natur ingurunearen kudeaketa, Lorezaintza, Loregintza eta elikagaien eraldaketa dira. Gure eskaintza integrala da. Batetik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailarekin Lanbide Heziketako Zikloak –erdi nahiz goi mailakoak– eskaintzen ditugu eta, bestetik, Lanerako Prestakuntza, dagokion erakundearekin elkarlanean.

Gure eskolan ditugun instalazioekin, irakaskuntza praktikoa eskaintzeko aukera dugu. Abeltzaintza ustiategiak (esne eta haragitako behiak, ardiak, oiloak, erleak…) eta hauek kudeatzeko 20 hektareako lursailak, ikasleekin egoera errealetan aritzeko aukera ematen digute. .

4.000 m² negutegi eta kanpoko baratza ere baditugu. Bertan, barazkiak eta landare apaingarriak ekoizteko teknika berritzaileak erabiltzen dira. Makinaria eta ondo hornitutako tailerrak ditugu ikasleen eskura, beharrezko lanabes eta segurtasun neurriak kontuan hartuta antolatuak.

Eskolako eremuak dira ere, lorategiak, fruta-arbolak, Fraisoroko basoa eta landare espezie desberdinen bilduma eta “Arboretum”a. Eskolan bertan ere gune desberdinak ezarrita daude, elikagaiak eraldatzeko arloa garatzeko

Oinarrizkoa: nekazaritza eta abeltzaintza
Oinarrizkoa: nekazaritza eta abeltzaintza

Fraisoro eskola

Erdi maila: lorezaintza eta loregintza
Erdi maila: lorezaintza eta loregintza

Fraisoro eskola

Erdi maila: elikagaiak eraldatzeko teknikaria
Erdi maila: elikagaiak eraldatzeko teknikaria

Fraisoro eskola

Erdi maila: nekazatzaritza eta abeltzaintza produkzioa
Erdi maila: nekazatzaritza eta abeltzaintza produkzioa

Fraisoro eskola

Goi maila: basoa eta natura ingurumenaren kudeaketa
Goi maila: basoa eta natura ingurumenaren kudeaketa

Fraisoro eskola

Kokapenaren mapa