Larunbatean aparkalekuak libre uzteko deia egin du udalak

Ataria 2024ko apirilaren 19a

Zizurkilgo Duatloia egingo dute larunbatean eta kirolari eta antolakuntzako ibilgailuentzat tokia utzi beharko dute herritarrek. Norbere kotxea ahalik eta gutxien erabiltzeko deia egin du udalak.

Larunbatean Zizurkilen Duatloia egingo dute. Zizurkilgo Udalak herritarrei dei egin die kotxea ahalik eta gutxien hartzeko, eta kirolari eta antolakuntzako ibilgailuentzat tokia uzteko, Joxe Arregi plaza inguruko aparkalekuak libre uztea gomendatu die.

Lasterketan boluntario bezala arituko direnek, dagokien puntura joateko kotxea behar badute, herritik urrunago uzteko gomendioa luzatu du udalak, Eroski inguruko lantegietan edota Muñoa eta Beldarrain kaleetan esaterako.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!