Santa Zezilia egunaren bueltako emanaldiak prestatzeko entseguak

kultura  Aduna  Alegia  Altzo  Amasa-Villabona  Anoeta  Ibarra  Irura  Zizurkil

Santa Zezilia egunaren bueltako emanaldiak prestatzeko entseguak

Santa Zezilia eguna izango da azaroaren 22a. Musikariek euren egun handia ospatuko dute eta Loatzo Musika Eskolak emanaldiak eskainiko ditu herriz herri. Entseguak hasi dituzte egunotan.

Atzera begiratuz, etorkizuna iragarriz

Erabiltzailearen aurpegia Iritzia

Pasa den asteko asteazkenean 16:29an zen iristekoa Delorean Marty McFly eta Doc bidaiari zituela. Albisteak berak bitxikeria izaera baino ez izan arren, pisu handia hartu zuen. Hedabideek toki nahikoa garrantzitsua eman zioten eta sare sozialek zer esanik ez. Eta gustura, irribarrez, jaso genuen berria.

Jokin Alberdik asteburua podium-ean pasa du

kirola  Zizurkil

Jokin Alberdik asteburua podium-ean pasa du

Jokin Alberdi zizurkildarrak larunbatean podiumaren gorengo mailara igotzea lortu zuen Abadiñon. Igandean, Karrantzan hirugarren gelditu zen, eroriko bat izan ondoren.

Aitziber Ibarbia, bost segundora geratu da

kirola  Zizurkil

Aitziber Ibarbia, bost segundora geratu da

Txetxu Urbieta Euskadi Irratiko kirol kazetariak Euskal selekzioko kideei erronka jarri zien, Hiru Erregeen Mahaia saiotik.

"Zaintzaileak zainduz" programaren baitako ikastaroa Zizurkilen

gizartea  Zizurkil

"Zaintzaileak zainduz" programaren baitako ikastaroa Zizurkilen

Mobilizazioak eta transferentziak izenarekin eskainiko dute azaroaren 10, 11, 12 eta 13an, Atxulondo kultur etxean, 17:00etatik 19:30era. Izen emateak, Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatean egin beharko dira, 943 69 39 30 telefonora deituta.

Eskuz binaka, Zizurkilgo V. Txapelketako partidak igandean

kirola  Zizurkil

Zazpi neurketa jokatuko dira Intxaur pilotalekuan, 09:30etik aurrera.

Azaroaren 20ra arte aurkeztu daitezke ipuinak Teodoro Hernandorenan

kultura  Zizurkil

Teodoro Hernandorena lehiaketaren 14. edizioa izango da eta sariak abenduan banatuko dira

Azaroaren 2an irekiko ditu berriro ateak Atxulondo kultur etxeak

gizartea  Zizurkil

Azaroaren 2an irekiko ditu berriro ateak Atxulondo kultur etxeak

Uztailetik itxita egon ostean, azaroaren 2an jarriko da abian Atxulondo kultur etxea.

Hemendik aurrera mendebaldea ez da hain urrun egongo

 Zizurkil

Hemendik aurrera mendebaldea ez da hain urrun egongo

Nork ez du amets egin cowboy izatearekin? Zizurkilen zabaldu berri den rantxoak ematen du ametsa betetzeko aukera

Elizpe erretiratu elkartearen batzarra eta bazkaria

gizartea  Zizurkil

Ohiko bilera egingo dute urriaren 23a eta 80 urtetik gorakoen bazkaria, azaroaren 15ean

Bertan behera geratu da bigarren eskuko azoka

gizartea  Zizurkil

Bertan behera geratu da bigarren eskuko azoka

Igandean zen egitekoa. Tradizio handiagoko beste bigarren eskuko azokak ere badirenez egun horretan bertan, azkenean bertan behera utziko da Zizurkilgo urriko azoka, postuak jartzen dituztenek eurek hala eskatuta.

Gaztagintza ikastaroa eskainiko dute Fraisoron

Gastronomia  Zizurkil

Gaztagintza ikastaroa eskainiko dute Fraisoron

Azaroaren 2an hasi eta apirilaren 27ra bitartean, 310 orduko ikastaroa izango da

Haurren beharrak, abiapuntu

gizartea  Abaltzisketa  Zizurkil

Haurren beharrak, abiapuntu

Proiektu pedagogiko berritzailea dute martxan Abaltzisketako Txalburu eskolan eta Zizurkilgo San Millan eskolan, 100 lengoai, 11 esperientzia izenekoa.

Bigarren eskuko azoka igandean Joxe Arregi plazan

gizartea  Zizurkil

Bigarren eskuko azoka igandean Joxe Arregi plazan

Berez hileko bigarren igandean antolatu izan ohi da, baina urrian Azoka Bereziarekin batera egokitu denez, astebete atzeratu dute bigarren eskuko azoka.

Jon Irazu zizurkildarra bigarren Euskadiko Aizkora Txapelketan

kirola  Zizurkil

Jon Irazu zizurkildarra bigarren Euskadiko Aizkora Txapelketan

Aitzol Atutxa dimarra izan da bigarren urtez txapelketako irabazlea; Otaegi zizukildarrak seigarren egin du

Zizurkilgo V. Pilota Txapelketa abian

kirola  Zizurkil

Zizurkilgo V. Pilota Txapelketa abian

Gaur arratsaldeko 16:30etan abiatuko da Zizurkilgo V. Pilota Txapelketa

Azoka berezia gaur Zizurkilen

 Zizurkil

XVIII. Azoka berezia ospatzen ari dira Zizurkilen. Bertako baserritarren nahiz kanpokoen elikagaiak eta artisau lanak ikusteko aukera dago bertan. Goizeko, 11:00etatik 14:30ra eta 16:30tik 19:30ra egongo da irikita azoka. Puzgarriez gozatzeko aukera ere badute bertan etxeko txikienek. Behin postuak bilduta, Bihozkada taldeak alaituko du giroa, Zimiterio aurrean eskainiko duen kontzertuarekin.

»» Ikusi argazki guztiak (44)

Azaroaren 20ra arte aurkeztu daitezke ipuinak, Teodoro Hernandorena lehiaketan

kultura  Zizurkil

Azaroaren 20ra arte aurkeztu daitezke ipuinak, Teodoro Hernandorena lehiaketan

Zizurkilgo Udaleko Euskara Sailak Andoain, Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Larraul eta Zizurkilgo jendearen artean idazteko zaletasuna sustatu nahian, Teodoro Hernandorena XIV. ipuin lehiaketaren deialdia egin du.

Otaegi eta Irazu Euskal Herriko Txapelketan

kirola  Zizurkil

Otaegi eta Irazu Euskal Herriko Txapelketan

Joseba Otaegik eta Jon Irazuk Euskal Herriko Aizkolari Txapelketaren finala jokatuko dute, astelehenean, Basaurin. Lehen mailako txapelaren lehian guztira sei aizkolari ariko dira: bi zizurkildarrak, Aitzol Atutxa, Iñaki Azurmendi, Joxemari Olasagasti eta Mikel Larrañaga.

Nafarroa Oinezera autobusa, Zizurkildik

Euskara  Zizurkil

Nafarroa Oinezera autobusa, Zizurkildik

Urriaren 18an izango da aurten Nafarroa Oinez, Baztanen. Hamabortz, ama bat lelopean, Baztan ikastolaren alde dirua lortzen saiatuko dira antolatzaileak.

NABARMENAK

Zorion agurrak