Kulturari gertutik begiratuko dion tartea, agendako hitzordu garrantzitsuak gogoraraziko dituena.
Kulturari Begira, apirilak 26

Aste honetako saioan asteburuan eskualdean izango diren kultur jarduera nagusiak errepasatu ditugu eta, horrez gain, Beatriz Egizabalekin eta Anduriña Zurutuzarekin hitz egin dugu. Datorren asteko ostiralean, maiatzaren 3an, Jo! ikuskizuna aurre estreinatuko dute Altzon, eta xehetasunak kontatu dizkigute.