Martxoan eta ekainean kultur ekintza ugariz gozatzeko aukera izango dute berrobitarrek. Izan ere, Berrobiko Udalak udazkeneko kultur programazioa antolatu du, herriko zenbait eragileekin elkarlanean. Tartean, ohi bezala, udazkeneko azoka egingo dute ekainaren 2an, igandean. «Plazan 24 edo 26 mahai sartzen zaizkigu, eta momentuz, ez dugu beste leku bat erabili nahi, baina euria bada frontoian izango da», azaldu dute antolatzaileek.
Postua jartzeko bost plaza hutsik daudela gehitu dute, eta izena emateko interesa duten ekoizleek oraindik izango dute horretarako aukera 697 31 47 42 zenbakira deituta edo @berrobibizi Instagram kontura idatzita.