Alegiako Karmen festek sortutako egitaraua, albisteak, elkarrizketak, argazki galeriak, bideoak...
Jai Batzordeak festen balantze «oso ona» egin du

Imanol Garcia Landa 2017 uzt 21 Alegia

Oso gustura azaldu dira Alegiako Jai Batzordeko kideak Karmen festak nola joan diren ikusita. Balantze «oso ona» egin dute: «Giro onean joan dira, istilu nabarmenik gabe, eta jende asko izan da ekintzetan». Jai Batzordetik gaineratu dutenez, «denon gusturako egitaraua egiten saiatzen gara, eta uste dugu horrela izan dela, adin guztietako jendearentzat izan direla ekitaldiak».