Ostiralean itxiko da epe hori eta kamisetak nahi dituztenek kultur etxean egin beharko dute eskaera. Bertan, neurria ere zehaztu beharko da eta behin kamisetak prest daudenean, jasotzera pasa beharko da. Sei euroko prezioa izango dute eta batzordetik eskaintza berezi bat ere egin nahi izan da.
Dakizuen moduan, jaien amaierako ekitaldian herritarrei txintxarriekin parte hartzeko deia egiten zaie eta batzordeak kamiseta eta txintxarria hamar euroan lortzeko aukera eskaintzen du.