Iñaki Letamendiari omenaldi xumea, Txistulari Alardean

Erabiltzailearen aurpegia kultura

Iñaki Letamendiari omenaldi xumea, Txistulari Alardean

Alarde alaia eskaini zuten joan zen igandean sanjoanei ongi-etorria emateko Tolosako Berdura plazan.

Nafarren doinuek gozatu dituzte alegiarren belarriak

Erabiltzailearen aurpegia kultura

Nafarren doinuek gozatu dituzte alegiarren belarriak

Joan den larunbatean emanaldi atsegina eskaini zuten Nafarroako bi abesbatzek Alegiako elizan. Txintxarri abesbatzak gonbidatuta abestu zuten Ablitasko Gaudium Nostrum abesbatzak eta Tiebasko abesbatzak.

Erriberakoen doinuak Alegian

Erabiltzailearen aurpegia kultura

Erriberakoen doinuak Alegian

Nafarroako Ablitas eta Tiebas herrietako bi abesbatzek emanaldia eskainiko dute larunbat honetan, apirilak 21, Alegiako elizan. Herriko Txintxarri abesbatzak gonbidatuta arituko dira Ablitasko Schola Gregoriana Gaudium Nostrum eta Tiebasko abesbatza arratsaldeko zazpietatik aurrera. Aurrena, Ablitaskoek mezan abestuko dute, meza gregorianoa, eta ondoren, kontzertua eskainiko dute bi koruek.

Txintxarri abesbatzak Ablitasen abestuko du larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia kultura

Txintxarri abesbatzak Ablitasen abestuko du larunbatean

Alegiako taldeak Ablitasko Gaudium Nostrum abesbatzarekin egingo du trukea; Alegian, apirilaren 21ean izango dira.

Bertsoa eta kantua elkar hartuta

Erabiltzailearen aurpegia kultura

Bertsoa eta kantua elkar hartuta

Alegiako bertsolariak eta abeslariak elkarrekin aterako dira aurten ere Agate Deunaren bezperan, herriko kaleetan barna koplak eta kantuak abestera. Umore zipriztinik ez da faltako bi taldeen jardunean. Igandean arratsaldeko bostak eta erdietan abiatuko dira Larraitz auzotik.

Txintxarri Abesbatza kultur elkartearen batzar nagusia, ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia kultura

Alegiako Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak urteko batzar nagusia egingo du hil honen 11n, osteguna, gaueko bederatzietan. Elkarteko bi abesbatzen jarduerari buruzko argibideak emango dira batzar horretan eta hasi berri dugun urteari begira taldeek dituzten proiektuez hitz egingo da. Batzarra kultur etxeko areto nagusian izango da.

Eguberri doinuak eskainiko dituzte Alegiako abesbatzek larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia kultura

Eguberri doinuak eskainiko dituzte Alegiako abesbatzek larunbatean

Eguberri doinuz beteko da Alegiako Juan Bataiatzailea Deunaren eliza datorren larunbatean, abenduak 23. Herriko bi abesbatzek eguberrietako emanaldia eskainiko dute arratsaldeko zortziak laurden gutxiagotan. Gabon abesti desberdinak entzuteko aukera izango da gainera.

Txintxarri txiki eta Txintxarri abesbatzak Ikaztegietan

Erabiltzailearen aurpegia kultura

Txintxarri txiki eta Txintxarri abesbatzak Ikaztegietan

Alegiako Txintxarri Txiki eta Txintxarri abesbatzek Ikaztegietara eramango dituzte euren doinuak igande honetan, azaroak 19. Emanaldia Lorentzo Deunaren parrokian izango da. Ikaztegietako Udalak antolatu du kontzertua erretirodunen eguna dela eta. 12etan izango da eta herritar guztiei zuzenduta dago.

Emanaldi erakargarria eskaini dute Txintxarri taldeko abesbatzek

Erabiltzailearen aurpegia kultura

Emanaldi erakargarria eskaini dute Txintxarri taldeko abesbatzek

Txintxarri Txiki eta Txintxarri abesbatzek gustura utzi zituzten entzuleak joan den larunbatean Alegiako elizan eskainitako emanaldiarekin. Txintxarri Egunean abesbatzak beti saiatzen dira doinu berriak eskaintzen, eta oraingoan ere asmatu zuten berrikuntzekin.

Abesbatza eta txalaparta elkartuta Txintxarri Egunean

Erabiltzailearen aurpegia kultura

Egun gutxi batzuk geratzen dira aurtengo Txintxarri Egunerako. Datorren larunbatean, hilak 21, ospatuko dute Alegiako Txintxarri Txiki eta Txintxarri abesbatzek euren eguna. Urtero legez, emanaldia eskainiko dute Joan Bataiatzailea Deunaren elizan arratsaldeko zortziak laurden gutxiagotan.