Alegiako karmenak 2017

XII. Txintxarri Saria Alegian

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2017ko uztailaren 20a

Aimar Irigoienek jantzi du Txintxarri Sariaren baitan jokatutako Harri Txikien Txapelketako txapela (10. aldiz), baina gauzak ez zaizkio erraz jarri azken harrira arte; izan ere, Mikel Lopetegi 'Urra' jasoaldi bat gehiagorekin joan baita aurretik. Lopetegik, ordea, betekada izan du eta erritmoa jaitsi beharrean aurkitu da. Edonola ere, etorkizun handiko harri-jasotzailea dela erakutsi du Lopetegi gazteak. Bestalde, Joxerramon Iruretagoienak (Izeta II.a) agur esan dio Alegiari egiten dakiena eginez. Jendearen barnea hunkitu du harria bizkar gainean duela, plazari itzulia emanda.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!