Alegiako karmenak 2017

Aimar Irigoienek jantzi du XII. Txintxarri sariko txapela

Irati Saizar Artola 2017ko uzt. 16a, 21:06

Hamar aldiz irabazi du Aimar Irigoienek Txintxarri Saria. Izeta II.ari omenaldia egin diote, bere harri-jasotzaile ibilbidearen amaiera dela eta.  

Azken harrira arte irabazlea nor izango zen erabakita ez bazegoen ere errezildarrak jantzi du azkenean txapela. Azken harrira arte, Mikel Lopetegi jasoaldi bat gehiagorekin zen, baina, azken harrian gorputzak gehiago ezin zuela esan dio eta erritmoa jaitsi beharra izan du. Beraz, guztira 86 jasoaldirekin Aimar Irigoien izan da irabazle; bigarren postuan, Mikel Lopetegi 78 jasoaldirekin; hirugarrenean, Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a 71 altxaldirekin; laugarren, Xabier Peñagarikano 70 jasoaldirekin; bosgarren Iñigo Eizagirre 62 jasoaldirekin, eta seigarren postuan Elias Perez 28 altxaldirekin. 

Sei txapeldun hauen saioaren ostean, beste txapeldun handi batek plaza hunkitu du: Jose Ramon Iruretagoiena Izeta II.ari omenaldia egin diote eta 100 kiloko harriarekin minutu bateko erakustaldia egin du despedida gisa. 

Idoia Etxeberria Alegian egotekoa zen, kartelak horrela iragartzen zuelako. Baina ez da posible izan. 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!