Alegiako karmenak 2017

Oroitzapenez beteriko txupinazoa

Imanol Garcia Landa 2017ko uztailaren 13a

Hasi dira Alegiako Karmen jaiak, eta txupinazoa bota dute orain 50 urte herrian ikastola sortu zutenek eta bertako lehen ikasleak. Argazkiak ateratzeko aukera ere izan da, tartean orain 50 urte ateratako argazkia irudikatuz, Begoña Azpeitia andereñoa eta lehen ikasturteko ikasleena.

Txupinazoa bota aurretik Santos torneoko haurren finala jokatu da. Txapeldunak taldeak irabazi du partida Futbolzaleak taldearen aurka, biak Alegiakoak. Guztira zazpi talde aritu dira torneoan, lau Alegiakoak, eta Amezketa, Abaltzisketa eta Altzotik bana. Sariak banatzen Igor Zubeldia Realeko jokalaria izan da. Izatez azkoitiarra, Zubeldiak gurasoak Altzokoak ditu.

Futbolaren ondoren etorri da buruhandi eta erraldoien kalejira, herriko txistulari eta trikitilariekin eta Giroarte dultzaina taldearekin. Txupinazoa botatzearekin batera, presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egin dute. Behin txupinazoa bota eta gero, Loatzo musika eskolako ikasleek alaitu dute plaza.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!