Alegiako karmenak 2017

Festetako playback-ean parte hartzeko izena emateko epea zabalik ekainaren 23ra bitartean

Ataria 2017ko ekainaren 13a

Uztailaren 14an egingo da eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztientzat irekia da.

Alegiako Udaleko Festa batzordeak jaietako ekitaldiak antolatzen jarraitzen du. Egitarauko hitzordu klasikoetako bat izaten da haurren playback-a eta aurtengorako izena emateko epea zabalik da jada. Aurten uztailaren 14an, ostirala, egingo da, haur bazkariaren ondoren. Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek hartu ahal izango dute parte eta interesa dutenek ekainaren 23a, ostirala, izango dute izena emateko azken eguna, kultur etxean.

Bakarka edo taldeka hartu ahal izango da parte eta taldeen kasuan ez da kide kopuru mugarik izango. Izena ematerako orduan, aukeratutako abeslaria eta abestia zeintzuk diren zehaztu beharko dira eta ondoren, uztailaren 3a baino lehen, aukeratutako abesti hori CD batean entregatu beharko da kultur etxean. Gehienez bi abestirekin hartu ahal izango da parte eta entseguak egiteko lekua bakoitzak bilatu beharko du. Sariak egunean bertan emango dira eta epaimahaia Festa batzordeko kideek osatuko dute. Kontuan hartuko dira abestiak euskaldunak izatea eta prestatzen den koreografiaren originaltasuna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!