Kirol ekitaldiei dagokionez, goitibeheren eta harri-jasotzaileen txapelketak nabarmendu dituzte. «Jende asko izan zen bi ekitaldietan, eta Goitibehera Txapelketakoek esan zuten ondo antolatuta zegoela». Kultur ekitaldiei dagokionez, Sutarri dantza taldekoen emanaldia zein Oinkari eta Hika Teatroren Sagartu emanaldia nabarmendu dituzte. Era berean, Txintxarri abesbatzak Erramun Martikorenarekin batera egindako kontzertua ekarri dute gogora. «Arrakasta handia izan zuen, eta pena bakarra izan zen jendea kanpoan gelditu zela, aretoa bete egin zelako», azaldu dute. Bide batez, Jai Batzordetik laguntza eman duten guztiei eskerrak eman dizkiete, eta gonbita egin diete herritarrei batzordean parte hartzera.