Alegiako karmenak 2017

Hasi dira Bibalabirjen festak

Imanol Garcia Landa 2017ko uztailaren 12a

Xantosen omenezko futbol txapelketaren finalarekin ekin diote, ohi denez, Alegiako Bibalabirjen festei. Ondoren Oskar Zelarain eta Manu Azkarate presoekiko elkartasun argazkia izan da bulebarrean. Sagardo dastaketarekin jarraitu dute Gaztetxeak antolatzen dituen festak.

Futbol torneoko partida lehiatua izan da, serio hartzen baitute jokalariek txapelketa. Azkenean kamiseta zuriz lehiatu diren A Lot Of Zanganos taldeak 3-1 irabazi dio Aparixiotarrak taldeari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!