Alegiako karmenak 2017

Alegiako festetako protagonistak gure uhinetan

Ataria 2017ko uztailaren 14a

Alegiako plazatik egin dugu gaurkoan 'Pasahitza' berezia. Karmen jaiei atzo eman zitzaien hasiera, eta festetako protagonistak gerturatu ditugu mikrofonoetara.

Atzo dantza emanaldia eskaini zuen Sutarri dantza taldeko kide Marta Iraola izan dugu atzoko saioaz nahiz herriko dantza taldeaz solasean.

Gaurkoa haurrei eskainitako eguna izaki guraso elkarteko kide Leire Irizar, Garbiñe Peñagarikano eta Andrea Larrañagak kontatu digute zer ekitaldi izango diren gaurkoan, nahiz ondorengo egunetan gaztetxoenei zuzenduta.

Playback lehiaketan parte hartuko duten gaztetxo batzuk ere gerturatu zaizkigu, eta emanaldia nola prestatu duten azaltzeaz gain, zuzenean kantatu digute Vendetta taldearen abesti bat.

Txintxarri abesbatzako zuzendari Garbiñe Orbegozorekin larunbateko emanaldi bereziaz aritu gara, besteak beste. Erramun Martikorenarekin batera abestuko dute.

Eguerdian gazteei zuzendutako ikuskizuna eskaini duen Bilboko Eidabe taldeko kideak Gaizka Txamizo eta Ugaitz Alegria ere gerturatu zaizkigu.

Bestalde, jai batzordeko kide eta zinegotzia den Nati Muruarekin eta Bibalabirjen jaietako antolaketan aritzen diren Iñaki Artola eta Imanol Irazustabarrenarekin jaien errepasoa egin dugu.

Amaitzeko Iñigo Asensio izan dugu Kale Kantoitik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!