Alegiako karmenak 2017

Eskualdeko lineetako autobusek Alegi Pentsuak lantegian izango dute geraleku bakarra festetan

Ataria 2017ko uztailaren 6a

Uztailaren 13an 18:00etan jarriko da indarrean neurri hori eta jaiak amaitu bitartean luzatuko da.

Urtero bezala, Alegiako jaiek hainbat aldaketa eragingo dituzte trafikoan. Horien artean autobusen geralekuen aldaketa aipatu behar da. Uztailaren 13an, osteguna, 18:00etatik aurrera eta jaiak amaitu bitartean, eskualde mailako lineetako autobusek Alegi Pentsuak lantegiaren parean izango dute geraleku bakarra. Uztailaren 17an, astelehena, zerbitzuak ohiko funtzionamendua berreskuratuko du. Horrekin batera, festek irauten duten bitartean erdigunea itxita egongo da ibilgailuentzat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!