Alegiako karmenak 2017

Badatoz Bibalabirjenak!

Ataria 2017ko uztailaren 10a

Alegiako Gaztetxeko kideek hainbat ekimen antolatu dituzte beste urtebetez. Ostegunera arte itxaron ezin, eta asteazkenean hasiko dituzte festak. Urteroko ohiturari jarraituz, Xantosen omenezko futbol txapelketako finalak jokatuko dituzte asteazken arratsaldean eta sagardo dastaketa ere izango dute, besteak beste. 

Ostiralean herri bazkaria egingo dute eta tiketak salgai daude asteartera arte. Menua honakoa da: paella, oilaskoa eta postrea. Alegiako Gaztetxeko kideek azaldu dutenez, menu beganoa ere egongo da aurrez abixatuta.

 

EGITARAUA:

Uztailak 12, asteazkena

17:30. Xantosen omenezko Futbol txapelketaren finalak.

18:55. Oskar-ekin elkartasun argazkia.

19:00. Sagardo dastaketa.

20:30. Zahagiardoa.

23:00. Gabenara trikitilariak.

 

Uztailak 13, osteguna

16:30. Ping-pong eta Partxisa gaztetxean (izen-ematea 16:00etan).

20:30. Zahagiardoa.

23:00. Kontzertuak: Zaparra eta Odolaren Mintzoa.

 

Uztailak 14, ostirala

12:30. Bertso poteoa.

14:30. Herri bazkaria bulebarrean.

18:00. Herriko gazteen txaranga eta jokuak.

21:00. Zahagiardo bateratua zubin. 

23:00. DJak: Borgas, Elektropeña, Xugua, Josu Aranburu, Goiko eta Garmen.

08:00. Non-stop gaztetxean afterbirjen: Enesound, Jos_u, Beba eta Panda.

 

Uztailak 15, larunbata

18:00. Pilota partidak frontoian.

20:30. Zahagiardoa.

00:00. Kontzertuak: TPR, Desira eta Guri 5

 

Uztailak 16, igandea

16:30. Mus txapelketa (izen ematea 16:00etan)

17:00. Haur jolasak.

19:00. Kontzertua: Lorratzak.

20:30. Zahagiardoa.

22:15. Herriko bertsolariak.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!