api 26, 13:22 Tolosa
40 urtetik gorako ibilbide jarraitua duten federatu gipuzkoarrek omenaldia jaso zuten asteazkenean Euskal Mendizale Federazioaren eskutik. Tolosako Leidor aretoan izan zen ekitaldia, eta bertan urrezko intsigniak banatu zituzten. Errekonozimendua jaso zutenen artean eskualdeko mendi elkarteetako kideak ere izan ziren, Aizkardi, Aralarko Adiskideak, Alpino Uzturre eta Oargi, kasu.
api 26, 11:00 Tolosaldea
Eutsi Goiari!Loatzoko Igoera-Jaitsieraren berri izan dugu, antolakuntza taldeko Kepa Nazabalekin egin dugun elkarrizketaren bidez. Bestalde, korrika eta bizikleta uztartzen dituzte Ixilpen kirol klubean, lagunartean aritzeko filosofiarekin. Bertako lau kiderekin egin berri dugun elkarrizketan jaso dugu kirol klubaren nondik norakoa.