Belabieta kirol klubekoak infantil mailako bigarren fasean

Erabiltzailearen aurpegia Belabieta Gimnastika Erritmikoa 2024ko apirilaren 25a

Pasa den igandean, apirilak 21, Donostiako Karmelo Balda frontoian Infantil mailako bigarren fasea ospatu zen.

Bertan Belabietako infantil taldeek parte hartu zuten honako emaitzak lortuz: Belabieta Zubimusu 11., Orixe 9. eta Anoeta 12. Azken bi talde hauek Gipuzkoako txapelketarako sailkapena lortu zuten. Zorionak neskak!
 
Bestalde, datorren larunbatean, apirilaren 27an, Belabietako oinarrizko jubenil taldeak eta Eider Lasartek Gipuzkoako txapelketan parte hartuko dute Eibarreko Ipurua kiroldegian.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!