Jubenil neskek Euskadiko Batel Txapelketa irabazi dute

Ataria 2024ko apirilaren 22a

TAK klubeko lau ontzi aritu dira lehian asteburuan Pasai Donibanen jokatu den Euskadiko Batel Txapelketan.

Jubenil neskek garaipena lortu dute Euskadiko Batel Txapelketan, A finalean Hernani, Hibaika eta Isuntzari irabazita. 2.000 metroko ibilbidea egiten 10.18,56ko denbora behar izan zuten TAKeko arraunlariek. Bigarren Hernani izan zen, 7,30era; hirugarren Hibaika 14,10era, eta laugarren Isuntza 23,26ra.

Klubeko beste hiru ontzi lehiatu dira Euskadiko Txapelketan, eta hirurek B finaletan parte hartu dute. Jubenil mailako mutilek bigarren denbora onena egin dute, Hibaikaren atzetik. Neska infantilek hirugarren postua lortu dute, B finaleko lehen sailkatua izan den Kaikutik segundo bat baino gutxiagora iritsiz. Kadete neskek bigarren denbora onena egin dute bere finalean, Ondarroaren atzetik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!