Ataria TB

'Ataungo Maldini', Realaren azken 14 denboraldietako emaitzak asmatzen

Ataria 2024ko apirilaren 18a

Ataria Irratiko kirol tertulian, Endika Apalategik bere dohain harrigarriak erakutsi ditu. Realaren partida guztien emaitzak buruan ditu ataundarrak, azken 14 denboraldietakoak. Goleatzaileekin ere ausartu da.

Cadizeko futbol zale baten bideoa sare sozialetan birala egin da azken egunetan. Bartzelona futbol taldearen emaitzak buruz zekizkielako, azken 10 denboralditakoak. Endika Apalategi Atariako kirol tertuliako kidea da, eta bideoa ikusi zuenean, berak 2010etik honakoak zekizkiela esan zuen, Realaren partidetakoak, noski. Hori horrela ote den frogatu nahi izan dugu gaurko Osteguneroko Kirol Tertulian, Ataria Irratian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!