Zumaiako flyschetan murgildu dira asteburuan lizartzar ugari

Ataria 2024ko apirilaren 22a

Lizartzako Otsabio Kirol Elkarteak antolatutako 'Ezetz 4!' erronkaren bueltan egin zuten larunbatean Zumaiara irteera.

Otsabio Kirol Elkarteak antolatutako Ezetz 4! mendi erronka amaierara iristear da. Hain zuzen, larunbatean, seigarren irteera egin zuten Zumaiara. Elkarteko kideek kontatu bezala, «egun zoragarria igaro genuen, primerako eguraldi izan genuen, ikuspegi paregabea eta konpainia ezin hobearekin». Herritar ugarik parte hartu zuten, eta irteera guztietan bezala, bi ibilbide izan zituzten aukeran; bata laburra eta bestea luzea.

Ibilbideak amaitu ostean, Zumaian elkartu ziren partaide guztiak eta otordua egin zuten bertako jatetxe batean. «Eguna bukatzeko mahaian elkartu, esperientziak partekatu eta konpainiaz disfrutatzea baino gauza hobeagorik ez dago», esan dute elkartetik.

Datorren hitzordua maiatzaren 18an izango dute eta egun horretan Otsabio eguna ere ospatuko dute Lizartzan. Informazio gehiago aurrerago zabaltzen joango direla jakinarazi dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!