Arregi eta Goitia berriro ere txapeldun

Ataria 2024ko apirilaren 24a

Gomazko paletako banakako txapelak jantzi dituzte, berriz ere, Tolosako Beotibar klubeko Odei Arregik eta Mikel Goitiak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. 

Oraingoan kantxa osoan aritu dira lehian, eta Zarautzen jokatu dituzte finalak. Nagusien lehen mailakoa irabazi du Odei Arregik eta nagusien bigarren mailakoa Mikel Goitiak. Txapelketa berean irabazi duten bigarren txapela da haientzat; izan ere, otsailean jokatutako 7aren barruko lehia ere beraiek irabazi zuten.

Emaitzei dagokionez, Mikel Goitiak 25-14 irabazi zion Ospele elkarteko Iker Lizasori, eta Odei Arregik 25-19 irabazi zion Gazteleku elkarteko Julen Loidiri.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!