Irratia

Eutsi Goiari!

-- Ataria --
24 atal entzuteko
Erronkari aurre egiteko prest
2026/07/03

Ainhoa Egigurenek eta Yashira Navasek parte hartuko dute bihar UTT Erronkan erreleboka.

29 min
Entrenatzaile izatearen ardura eta gogoa
2026/06/19

CMO Valves Lauburu Ibarra areto futboleko lehen entrenatzailea izendatu dute Ibai Valverde. Berarekin hitz egin dugu karguaren garrantziaz eta datorren denboraldiari buruz. Bestalde, Tolosa Eskubaloiko gizonezkoen lehen taldeko entrenatzaile berria da Aitor Garcia. Usabal kiroldegian egin genion elkarrizketa kargua hartzeari eta datorren denboraldiari buruz.

23 min
Areto futbola eta saskibaloia
2026/06/05

CMO Valves Lauburu Ibarra eta Eguzkitza Sagardotegia TAKE taldeen inguruan aritu gara gaurko saioan.

22 min
Finalari begira
2026/05/22

Iñaki Artola alegiarrak bigarren urtez lortu du buruz buruko finalera iristea, finalerdian Lasori irabazi eta gero. Berarekin hitz egin dugu finalari begira dituen sentsazioak ezagutzeko. Bestalde, CMO Valves Lauburu Ibarra areto futboleko taldeak Xerez taldearen aurka jokatuko du igoera faseko kanporaketa. Ibai Valverde bigarren entrenatzailearekin hitz egin dugu kanporaketari buruz.

Mailaz igotzeko bidean
2026/05/08

Areto futbola eta xakea izan ditugu hizpide gaurko saioan.

Futbola, saskibaloia eta rallyak
2026/04/24

Aritz Elorza entrenatzailearekin Tolosa CFko 3. Federazio Mailako taldearen denboraldiaren balantzea egin dugu. Gauza bera Iruki TAKE saskibaloi taldeko Goar Artetxe entrenatzailearekin. Azkenik, I. Erniopeko Rallyesprintari buruz aritu gara solasean Gurutz Agirretxe antolatzailearekin.

Duatloia guztientzat
2026/04/17

Zizurkilgo V. Duatloia izango da bihar, eta Eneko Agirre antolakuntzako kideak eman du kirol ekitaldiaren berri.

Finalak ate joka
2026/03/20

Gaurkoan pilota izango dugu hizpide. Profesionalen mailako eskuz binakako bi mailetako finalak ate joka ditugu.

Balioen lanketa Intxurre futbol taldean
2026/03/06

Gaurkoan futbola izango dugu hizpide, baina beste ikuspegi batetik. Alegiako Intxurre futbol taldeak gurasotasun positiboa eta nerabeen ongizatea landu ditu prestakuntza baten bidez. Amaieran klubeko Balioen Dekalogoa sortu zuten. Olatz Irazustabarrena Intxurreko futbol eskolako arduradun taldeko kideak hitz egin du gaiaren inguruan.

Batel denboraldia hizpide
2026/01/30

Tolosaldea Arraun Klubekoak Gipuzkoako Batel Ligan murgilduta daude. Manex Balerdi entrenatzailearekin hitz egin dugu denboraldia nola doan jakiteko.

Krosean arin
2026/01/23

Gaurkoan atletismoa izango dugu hizpide. Tolosa CFko atletak dira Idoia Arrospide leaburuarra eta Ekhi Civico tolosarra, eta Euskadiko Kros Txapelketan emaitza onak lortu ondoren, asteburuan Espainiako Kros Txapelketan parte hartuko dute.

Patinetearen ikusgarritasuna
2026/01/16

Anoeta Sutan jaialdia antolatu dute Anoetan biharko. Besteak beste, patinete eta piper pikanteak jateko txapelketak egingo dira. Gorka Lasa da antolatzaileetako bat eta berarekin hitz egiteko aukera izan dugu.

 

.2..