Tarte bereziak Atarian

Ataria 2021eko azaroaren 5a

Kilometroak 2022-k tarte bereziak izango ditu Ataria-n. Jarraian dituzue:

 

Iritziak:

Josu Ozaitak, Kilometroak 2022ko koordinatzaileak, hilero iritzi bat plazaratuko du, Kilometroak 2022 eta Ibarrako Uzturpe Ikastola aitzakia modura hartuta.

 

Irrati tertuliak:

Ataria Irratian, irrati tertulia ezberdinak egingo ditugu urte guztian. Guztiak, Kilometroak 2022 eta Ibarrako Uzturpe Ikastola izango dute gai:

 

Aldizkari berezia:

Tolosaldeko Ataria eta Kilometroak 2022-ko lantaldeak egindako aldizkari berezia hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!