Bideoa
Txikienen festa

Josu Artutxa Dorronsoro 2022 mar 05 Ibarra

Goizean, Kilometroak Txikia festa ospatu dute Ibarran. Uzturpe Ikastolan izan da lehen ekitaldia, eta ondoren, herriko txoko ezberdinetan jolasean aritu dira ikastolako haur eta gaztetxoak. San Bartolome plazan eman diote amaiera goizari; bertan, musika, jana eta edana izan dute, eta gaurko parte hartzaile guztiek argazki erraldoia atera dute 'Irribarra' leloarekin.