;)

Erabiltzailearen aurpegia Josu Ozaita 2021eko abenduaren 4a

Izan zen lotsa, eta era berean, munduko harrotasunik handiena. 

Harrotasuna, umiltasunez. Txikia, baina ez eskasa.

Transgresioa izan zen, erregimen bati hortzak erakusteko hautu politikoa. 

Herri mugimenduaren bileretako hizkuntza izan daiteke,

baina ez hurrengo zurito poteoko tertulia.

Eta urteen poderioz, hizkuntza burokratikoa dela. Diote. Ikasteko hizkuntza. 

«Kriston pille flipatzen den, hi!», entzun daiteke, ordea. Flipatu! Hi!

Hipsterrak hitz eginez, hiriburuan.

Altxorra eskuetan izatearen pirata sentsazioa. Eta altxorra konpartitzeko gogoa. 

Parrandan aritu zaitezke, haserretu harekin, eta maitasuna egin. Hobe. 

Emozionatu gaitu, hitz egiten jarri, eta elkartu; komunitatea egin.

Gorrotoa ere sortu dezake, erotismoari atea irekitzen ez dietenei.

Eta halako batean, giltza sekretu bilakatzen. Ikusezinei irribarrea bueltatzen diena. 

Herrian bertan mundu berri bat zabaltzeko atea irekitzea.

Itxi baino, irekia izan nahi duena; irabazteko.

Eta Sarrik zioen moduan, «euskara da gure territorio libre bakarra».

Hementxe gu, libertatea goza dezakegula konturatu gabe ;)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!