IRRIBARRA bideoklipa

Erabiltzailearen aurpegia

Ibarrako Uzturpe Ikastola antolatzen ari den Kilometroak festak badu bideoklipa. Herritik herrira, bertatik bertara egindakoa.

 

Letra:

Metro karratu ikusezinetatik
Lurra landuz eskuez, bihotzetatik
Etorkizunaren lehen sustraietik
Kimu bihurtu gara hazi txikitik

Uoo

Kimu bihurtu gara hazi txikitik
Herritik
Bertatik

Ibarra da
Irribarra
Irriz ase alaitasun beharra

Ibarra da
Irribarra
Lehena, oraina eta biharra

Ibarra da
Irribarra
Euskara da, ikastola gu gara

Ibarra da
Irribarra

Munduko mila txokoetatik dantza
Aniztasunak onarpenean datza
Ez al da ingurugiro aberatsa,
Gure mila koloretako baratza?

Uoo

Gure mila koloretako baratza,
jolasa
ardatza

Ibarra da
Irribarra
Irriz ase alaitasun beharra

Ibarra da
Irribarra
Lehena, oraina eta biharra

Ibarra da
Irribarra
Euskara da, ikastola gu gara

Ibarra da
Irribarra

Ibarra da
Irribarra
Irriz ase alaitasun beharra

Ibarra da
Irribarra
Lehena, oraina eta biharra

Ibarra da
Irribarra
Euskara da, ikastola gu gara

Ibarra da
Irribarra

 

Bideoklipa:

  • Produkzioa eta edizioa: Arri Studioa
  • Txorimaloa: Uxue Murua Renobales
  • Txorimaloaren sortzailea: Aloña Peñagarikano Mujika
  • Txorimaloaren mugimendu artistikoa: Nagore Leon Plaza
  • Zeinu hizkuntza: Julia Rodriguez Rojo, Maddi Ibarlaburu Romon eta Aranagi
  • Koreografia: Alurr Dantza Taldea
  • Musika: Enrikko Rubiños Rezola
  • Hitzak: Maider Erauntzetamurgil Elustondo eta Ane Zubia Aranalde
  • Abeslaria: Eneritz Jauregi Lopetegi
  • Grabazioa eta nahasketa: Bonberenea estudioa eta Karlos Osinaga "Txap"
  • Musikariak:
    • Baxua: Unai Artola Eguren
    • Teklatua: Saioa Ugowe Baltza
    • Gitarra: Ander Zubillaga Artano
    • Bateria: Enrikko Rubiños Rezola
    • Alboka: Ion Garmendia Anfurrutia
    • Txalaparta: Ion Garmendia Anfurrutia eta Enrikko Rubiños Rezola

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!