Logoa eta leloa

Ataria 2021eko azaroaren 26a

“Irribarra” da gure mezua, irribarreak ikusezin izan diren garaietan, eta honela, irribarraren balioa azpimarratzea, irribarrak zabalduaz.

Irribarra izan daiteke komunikatzeko modua, etorri berriari harrera egiteko modua. Lurrari begiratu, eta jatekoa ematen digunean, gure sentsazioen bizipena. Edo, triste dagoenari animatzeko bidea, gure lana egiteko modu berritzailea. Izan daiteke, ere, Euskal Herria eta euskara sentitzeko jarrera. Azken finean, irribarra da gure bizipoza.

Irribarra da hazi bat, zaindu behar dena, eta bere fruituak ematen dituena, eta hori da gure logoa. Ibarran, baratze herrian, irribarrearen haziak bota, eta elkar zaintzea: balioen hostoak, errespetua eta elkarbizitzaren loreak, eta ikasle aktibo eta kritikoen fruituak.

Lurra eta baratzearen marroia, bizitza eta piparraren berdea. Ibarran, irria, barra-barra: irribarra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!