Guztiak ez dira positiboak, ordea. Badaude bestelako irribarreak ere: ironikoak, tristeak, gaiztoak… baina salbuespenak salbuespen, irribarra gehienek atmosfera berezia sortzen dute, edo, guk sortzen dugu gure jarrerarekin. Zuk, zenbat irribar egiten dituzu egunean? Ba tamainako giroa sortzen duzu.
Irribarra sortzen du hazia lurrari eman eta landare bilakatzen dela ikusteak. Natura sentitzen dugunean, nahi gabe ateratzen zaigu irribarra barrutik. Irribarra, gure haurrek Euskal Herria maite dutela ikusteak. Irribarra ere, oso urrundik etorrita, ikastolara etorri berritan irribarraren bidez elkar komunikatzeak. Izan ere, irribarrak badu hitz egin gabe hitz egiteko gaitasuna. Irribarra hizkuntza mota bat da, zuzenean gorputzaren barreneraino iristen dena. Eta hala, hamaika irribarra gehiago…
Irribarraren garrantziaz jakitun, Kilometroak festak Infinitu irribarra ekimena jarri du martxan, euskara eta Euskal Herriaren aldeko irribarra guztiak bildu eta mapa batean kokatzeko asmoz. Irribarraren indarra erakutsi eta bultzatu nahi dugu, keinu batetik harago eragina duen ekintza moduan.
Irribarra hori baita: jarrera bat, mundua ikusteko modua. Irribarra bizipoza baita, bizitza miazkatu eta hozkatzeko gogoa. Eta zu, animatuko al zara gurekin irribarra egitera?