2021 ots 17 Tolosa
Gutako inork ez luke inoiz pentsatuko gure burua mundu mailako osasun larrialdi egoera batean bete betean murgilduta ikusiko genuenik. Ezta ere etxeratze-ordua izango genuenik, horrelakoek beste garai batzuk ekartzen baitizkigute gogora, ez hain garai positiboak gainera. Eta ezta egoera honek utzitako ondorio sanitario, ekonomiko eta emozional izugarri hauei aurre egin beharko genienik ere.