Inauteriei urtez urte erritmoa eman dien konpartsak aurten ezin izan dituzte kaleak alaitu. Hala ere, Berazubi konpartsakoek aurten ere ez dute hutsik egin, eta segurtasun neurrietara moldatuz, Tolosako kaleak beste era batera alaitu dituzte. Hain zuzen, Espainiako errege emerituaz mozorrotu eta Tolosa barrena paseatu dira.