Osatu dute mozorro lehiaketako podiuma Berastegin

Ataria 2021eko otsailaren 15a

Baserria saioa interpretatu dutenek jaso dute lehen saria; arbi bat irabazi dute eta datorren urteko txupinazoa botatzeko aukera izango dute.

Berastegiko inauterietan mozorro lehiaketa egin dute. Parte hartzaileek argazki eta bideoak egin behar izan dituzte, eta jasotako materialarekin bideo bat osatu du udalak. Astebeteko epea izan dute mozorro hoberena bozkatu ahal izateko, eta osatu dute podiuma.

Klaudio Landak aurkezten duen Baserria saioa interpretatu dutenak izan dira irabazleak, 86 botorekin. Bigarren Autobus Magikoa antzeztu dutenak geratu dira 15 boto jasota. Eta azkenik, 8 botorekin, ile apaindegiko emakumeak osatu dute podiuma.

Talde irabazleak arbia eskuratu du sari gisa, eta hurrengo urteko inauterietan txupinazoa botatzeko aukera izango du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!