Entzun dira makil hotsak Amezketan

Ataria 2021eko otsailaren 15a

Inauteririk ezin izan badute ere ospatu Amezketan, Talai dantzariek aurten ere etxe atari guztietara iritsi nahi izan dute bideo bidez bada ere.

Amezketako Talaik bideo bat osatu dute herritarren artean zabaltzeko. Dantza, musika eta makil hotsak bide bidez zabaldu dituzte. Azken 45 urteetan urtero-urtero hutsik egin gabe pasa dira herriko etxe atarietatik, baina aurten izurriteak eten du hein batean.

Hala ere, makil hotsak zabaldu dituzte, eta Talai dantzariek mezu garbia utzi dute 2022ra begira: "Berriro ere elkartuko gera zuen etxeko atarian".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!