Irratia

(H)ari naizela

Imanol Artola 'Felix'-ek gidatutako bertsolaritzaren inguruko saioa. Asteazkenetan 20:00etatik aurrera Ataria irratian eta errepikapena entzuteko aukera izango da igandeetan 14:00etan. Irratsaio hau, Ataria Irratiaren, Harituz Tolosaldeko bertsozaleen topagunearen eta Xenpelar dokumentazio zentroaren hitzarmen baten fruitu da.
-- Ataria --
Babeslea: Bertsozale Elkartea eta Harituz (Horizontala)
25 atal entzuteko
Bonberenean jokatutako Gipuzkoako Herriarteko finalaurrekoko bertso-saioa
2026/05/21

Zumarraga-Urretxu 1 eta Txingudi A taldeek kantatu zuten, tartean Jon Luzuriaga ikaztegietarrak.

Illarregitarrak Intxurre Elkartean
2026/05/13

Maiatzaren 2an egin zuten bertso-bazkaria eta oso saio bizia eta ederra osatu zuten; bertso-saioaren bigarren zatia entzun dugu.

Maiatzaren 1eko Larraitzeko, eta maiatzaren 2ko Intxurre Elkarteko bertso-bazkarikoak
2026/05/06

Bixente Gorostidik eta Maialen Akizuk kantatu zuten maiatzaren 1eko Aralarreko larre-irekieran; maiatzaren 2an, Alegiako Intxurre elkarteko bertso-bazkarian, berriz, Xabat eta Joanes Ilarregi anaiek kantatu zuten.

Gipuzkoako Eskolarteko finalean Eñaut Otañok eta Ekhi Alvarezek kantatuak
2026/04/30

Apirilaren 24an jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko finala, eta Villabonako bi ordezkari izan genituen bertan: EKhi Alvarez eta Eñaut Otaño.

Alegiako Boskatu taldea Gipuzkoako Herriartekotik kanpo geratu da
2026/04/22

Zaldibiak jokatu zuten final laurdeneko kanporaketa eta Zumarraga Urretxu 1 taldearen aurkako 16-14 galdu zuten.

Jon Mendiluzek Aztirin eta Danel Etxeberriak Argi Berrin kantatuak
2026/04/15

Martxoan zehar jokatu dira Gabiriako Aztiri eta Ordiziako Argi Berri sariketak, eta nahiz eta Osinaldera sailkatu ez, Tolosaldeko bi bertsolarien bertsoekin osatu dugu irratsaioa.

Herriarteko Bertsolari Txapelketako Tolosaldeko finala entzungai
2026/04/01

Puntutara berdindu zuten Boskatu eta Beasti taldeek, baina Boskatu taldeak egin zuen aurrera.

Boskatu-ren eta Aiztondo-ren arteko finalaurrekoa entzungai
2026/03/18

Alegiako Boskatuko hiruko gazteak irabazi zuen lehia ezin estuagoa, eta bertsoaldi guztiekin osatu dugu irratsaioa.

Beasti taldea lehen finalista, Tolosari irabazita
2026/03/11

Tolosarrek etxean kantatu zuten arren, berastegiarrek irabazi zuten herriarteko lehen finalaurrekoa, eta hilaren 27ko Alondegiko finalean izango dira.

Lizartzako Txirrita Elkarteko bertso-afariko bertsoak
2026/03/04

Nerea Elustondo eta Aitor Sarriegi izan ziren otsailaren 27an, eta librean zein herriko bertso-eskolako kideen gaiei erantzunez jardun behar izan zuten.

Villa Amasa eta Aiztondo bertso-derbia entzungai
2026/02/25

100 ikus-entzule eta berdinketa izan ziren herriarteko laugarren final-laudenean, eta Aiztondo taldea igaro da hurrengo fasera.

Alegiako bertso-derbia gazteentzat
2026/02/11

Boskatu eta Irazustabarrenegi taldeen arteko lehia gazteek irabazi dute, 11-10eko emaitzarekin, eta bertso-saioa ia osorik entzun dugu (H)ari Naizela irratsaioan.

.2..