AUDIO-ERREPORTAJEA

Ezohiko Ostegun Gizenaren kontaketa, Ataria Irratian

Ataria 2021eko otsailaren 11

Gaurtik aurrera, Tolosan inauteririk ospatuko ez bada ere, kalera atera gara goizean, herrian arnasten den giroa etxeetara zuzenean transmititzeko asmoz. Hona hemen bildu duguna:

Dendariak triste

Tolosako Alde Zaharrean daude Kilo, Maritxu eta Amiano dendak. Bertako jabeek lan handia egin izan dute, urtero, herritarren balkoiak apaindu eta mozorro edo pelukarik aproposena prestatu ahal izateko. Aurten, ordea, bestelako egunak bizitzea egokitzen dela nabarmentzen dute. Hirurek ere, mugimendu gutxi nabaritu dute aste honetan, baita gaur ere, eta susmoa dute asteburuan ere horrela izango dela. Salmentek, berriz, ikaragarri egin dute behera, beste urte batzuekin alderatuta.

Edorta Jauregi (Kilo oihal denda):

 

Maria Txapartegi (Maritxu konponketak):

 
 

Juan Karlos Amiano (Amiano jostailu denda):

 
 

Elkar zaintzeko mezuak

Goizeko 11:30ean, agerraldi bateratua egin dute udaletxeko ordezkari politikoek eta tolosako ostalariek. Hauen izenean, Javi Arroyo Dickens tabernako zerbitzariak hitz egin du. Besteak beste, "egun arruntak balira bezala" jokatuko dutela azpimarratu du; udaletik, berriz, herrian zaintza lanak areagotuko dituztela eta sarrera-irteeretan kontrol gehiago ezarriko dituztela gogorarazi dute. Azkenik, Mikel Hernandez tolosarrak Ailaket! elkartearen funtzioa azaldu du; gaur egun osoan zehar ibiliko dira Tolosan, ezarrita dauden neurriak errespetatzen diren edo ez kontrolatzeko.

Udaletxeko prentsaurrekoa:

 

Mikel Hernandez (Ailaket! elkartea):

 

Pozik, eta beldurtuta

Goizeko saioari amaiera emateko, ostalariekin hitz egiteko tartea hartu dugu; gaurkoan, ordea, txorizo pintxorik gabe. Tolosako hiru establezimendutan egon gara: Raku tabernan, Bide-Bide jatetxean eta Isastegi Sagardotegian. Hiruretan ere pozik agertu dira ostalaritza guneak berriro ireki ahal izan dituztelako, eta batzuek jada erreserbak ere badituztelako. Baina, aldi berean, bezeroek neurri guztiak behar bezala errespetatuko ote dituztenaren kezka dute.
 

Miriam Gimenez (Raku taberna):

 

Joseba Lasa (Isastegi sagardotegia):

 

 

Garbiñe Alkiza eta Aitor Martin (Bide-Bide jatetxea):

 
 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!