Egutegiko egun hauetan
Jarri ezkero arreta
Ostegun gizen, ostiral mehe...
Zenbat momentu gordeta
Astebeteko ajeaz ere
Oroitu ohi naiz tarteka
Nahiz ta urruti gelditzen diren
Ta eman hainbeste buelta
Pentxatu inoiz, garai hobeak
Etorriko dira eta...
Ta bitartean, ikus dezagun
Botila erdi beteta!
