Zanbuluka inauterian, 2021

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako Udala 2021eko otsailaren 13a

22:00etatik aurrera, Tolosako inauterietako suitea eskainiko dute Gipuzkoako abesbatza ugarik. Tolosar musikari ugarik hartu dute parte ekoizpen honetan, baita Udaberri dantza taldeak eta Hodeiertz abesbatzak ere.

David Azurza tolosarra arduratu da kudeaketaz eta koordinazioaz. «Kontzertua kalean egitea zen hasierako asmoa, baina azkenean bideo bat egitea erabaki dugu. Une honetan ezin ditugu ez entseguak egin, ezta kontzertuak eskaini ere; hortaz, etxean grabatutako bideoa bidali du abeslari bakoitzak», azaldu zuen aurkezpen egunean.

Guztira, 160 lagunek hartu dute parte inauterietako lau abestiz osatutako suitearen grabaketan. Iriyarena, Pastelero, Pello ziri-ziri eta Baratzeko pikuak dira kantu horiek. «Instrumentazio aldetik ere ezberdina da, boskote batekin osatu baita grabaketa, ohiko txaranga edo bandak alde batera utzita. Gainera, Egan taldeko Xabier Saldias bakarlariak ere kolaboratu du».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!